Anjel Mari Elkano oreretarra aske geratu da 50.000 euroko bermea ordaindu ondoren.

Elkano Batasunako Mahai Nazionalaren aurka egindako sarekadan atxilotu zuten, 2007ko urrian.

Orduz geroztik espetxe hauetan izan dute sakabanaturik oreretarra:? SOTO DEL REAL (2007-10-07), VALDEMORO (2007-10-12), VALLADOLID (2008-02-20), ALCAZAR DE SAN JUAN (2008-07-05), VALDEMORO (2009-04-04 D), ZUERA (2009-05-27), VALDEMORO (2009-09-? D), ZUERA (2009-10-?)

Azken egunak Zaragozako ospitalean eman ditu Elkanok, duela gutxi ebakuntza egin baitzioten. Martxoa erdialdean Elkanoren senideek presoak Zaragozako espetxean jasaten zuen egoera salatu zuten. Presoa urtarriletik gaixorik zegoen, tuberkulosi edo neumonia zantzuekin, eta kartzelariek ez ziotela tratamendurik jarraitzen uzten kritikatu zuten. Bisitak egiteko zailtasunak zituztela ere salatu zuten seniedeek.

Gaurkoan Batasuneko Mahai Nazionaleko beste bederatzi kide ere baldintzapean libre geratu dira: Juan Joxe Petrikorena, Arantza Santesteban, Jon Garai, Mikel Zubimendi, Aner Petralanda, Ibon Arbulu, Hasier Arraiz, Marije Fullaondo eta Marisa Alejandro. Espainiako Auzitegi Nazionalak debeku batzuk ere jarri dizkie denei, aurretik libre utzi dituzten Batasuneko beste kide batzuei bezala: Espainiako Estatuko mugak igarotzeko debekua ezarri diete, pasaporteak kendu dizkiete, astero epaitegian sinatzeko baldintza jarri diete, auzitegiek hala eskatutakoan aurkeztekoa, etxebizitzaz ez aldatzekoa eta politikan ez aritzekoa.

Comments are closed.