Emakumeen Mundu Martxak bere azken eguna du Euskal Herrian. Ostegunean, Oreretatik pasa ondoren, Iparralde eta Leitzarako bidea hartu zuen, gaur bertan Iru?ean amaitzeko manifestazioa, bazkaria eta jai handi batekin. Hementxe duzue Oreretako ekitaldiaren audioaren zati bat:

Entzun [audio:http://blip.tv/file/get/Erretegia-EMMOreretakoEkitaldiaMartxoak11242.mp3]

Halere, nazioarteko izaera duen martxa ez da oraindik bukatzen, izan ere, ekainean Europako emakumeok gure aldarrikapenak Estambulera eramango ditugu, eta urriaren 17an, mundu osoko emakumeak Sud Kivura (Kongo) joango gara gatazkan bizi diren emakumeei gure elkartasuna adieraztera. Bitartean, martxan jarraituko dugu.
Gora emakumeon borroka, gora borroka feminista!!

Eskualdeko kronika. (3. egunaren amaiera, martxoak 11)

Martxoak 11, DONOSTIA-ORERETA

Ibilbidearen kronika

Donostian emakumeon kontrako indarkeria izan dute oinarri. Furgoneta iritsi denean 135 emakume inguru harrera beroa eskaini diote, armiarma sare bat zuten prestatua eta bertan emakumeen testigantzak, kartelak argazkiak eta abar zeuden. Muralaren irudia emakume bat izan da banderola batekin eta autodefentsa jartzen zuen bertan. Ekimena, performance batekin hasi da, indarkeriaren ingurukoa. Trontzan agertu dira bi emakume eta beraien artean indarkeri egoera bat eta autodefensa irudikatu dute. Ondoren kioskora bi emakume igo dira, bata euskal duna eta beste sahararra. Bien artean irrintziak bota dituzte. Ondoren martxaren ingurun hitz egin, zutik abestu eta emakume rapera batzuekin eta muralaren pegatina itsasita amaitu dute zuzenean Oreretarako bidea hartu du martxa

Oreretara iritsi da Pasaia eta Lezotik barrena, harrera beroa egin dute herritar mordo baten alamedaren ertzetan furgonetari txalo eginez eta aldarrikapen oihuak eginez. Furgoneta iritsi zenean herritar guztiak herrian barrena sartu ziren eta manifestazio batean udaletxe aurreraino iritsi ginen. Oreretak lau ardaztak izan ditu aldarrikapenarako oinarri.

Oso jendetsua izan zen eta oso beroa. Txoko ezberdinetan txalapartak, antortxak? giro hunkigarria zegoen. Denak udaletxe aurrera iritsi eta bertan ekitaldi ikusgarria egin zuten. Argiekin eta musikarekin martxari ongi etorria egin zioten eta jarraian dantza ikusgarri batzuekin hiru neskek gorputz adierazpen saio bat egin zuten itzalekin. Ondoren, telaren atzetik atera eta emakume sinbolo erraldoi bati eutsi zioten hiru neskek txalaparta doinuekin batera.Oreretako herrian egindako muralean emakume ezberdinak ageri dira. Bilutsik dauden emakumeak dira eta badirudi dantzan ari direla. Elkarri lotzen dira mugimendua ezberdinekin. Herri ezberdinetako kideek testigantzak utzi zituzten liburuan, esaterako Sabekoko emakumeek, Oreretakoek, Lezokoek eta abar. Ekitaldiaren ostean afaria egin zen alamedan zegoen karpan giro goxoan. 200 ? 300 herritar inguru bildu ziren bertan eta afal ostean bi antzezlariren eskutik (Las mertxes) afaritan zeuden guztiei farre eginarazi zioten. Gai ezberdinak ukitu zituzten beraein ikuskizunean (indarkeria, prekarietatea, elikadura subirautza) eta amaieran emakume mordo bat igo ziren eskuan lur apur batekin. Zerbait landatzera zioazela irudikatu zuten lurra ereinez eta globo moreekin lagunduz. Gaua luzea izan da Oreretako herriko txokoak jai giroan murgilduz.

Martxari buruzko informazio +:? http://2010emakumeenmundumartxa.blogspot.com

Irakurri 4 eta 5 . eguneko kronika:

4. eguneko kronika:

Martxoak 12, Oiartzun ? Irun ? Behobia ? Senpere ? Ezpeleta ? Hazparne ? Bastida ? Aurti – Baiona Ibilbidearen kronika

Oiartzunen: herriko plazan 15 bat emakume zeuden goizean goiz furgonetaren zain eta une ttiki batez bada ere, geratu, testigantza liburuan Oiartzungo emakumeen izenean hitz batzuk idatzi dituzte eta txalo artean agurtu dute furgoneta.

Irun: goizeko 10.30etarako herriko plazan institutu eta eskola ezberdinetako ikasleekin elkartu dira eta hezkidetza tailerra landu dute. 11.30ak aldera egin diote harrera furgonetari eta bertan mundu martxaren berri eman diote han bilduta zeuden herritarrei eta tartetxo bat hartu dute testigantza liburuan idazteko eta beraiek herrian egin duten muralaren pegatina panel orokorrean itsasteko. Emakumeen indarkeria landu dute batez ere Irunen, mapa beltzak identifikatuz.

Senpere. Bertako auzapezak hartu gaitu eta hitz batzuk esan dizkigu bertan bilduta geunden emakumeoi. Mundu martxarekin bat egiten dutela esan eta horrez gain animoak eman dizkigute.

Ezpeleta. Bertako auzapezak, herriko zenbait zinegotzi emaztek (emakumek) eta gazte talde bateko emazte batek egin digute harrera. Herriko etxera gonbidatu gaituzte eta bertan hizketan eta bizipen ezberdinak konpartitzen aritu gara. Ondoren testigantza liburuan idatzi dute beraiek eta kanpoan argazki bat atereaz Hazparnera abiatu gara.

Hazparne. Bazkari goxo batera gonbidatu gaituzte, furgoneta eta auto karabanan gatozen emakumeak eta goizetik baserri baten bisitara txangoa egitera etorri diren emakume baserritarrak. 60 ? 70 emakume bildu gara bazkatzen.

Hazparnen ordea, goizean goizetik, EBEL eta Emazteek Diote taldearen artean elkartrukea antolatu dute. EBELetik 50 emakume inguru etorri dira, autobus bat beteta, Bizkaitik, Gipuzkoa eta Arabatik.

Hazparnera etorri eta baserri bat bisitatu dute. Baserria horretan produkzio txikia lantzen dute bitartekaririk gabe eta produkzio ekologikoa, bisitan etorri diren emakume baserritar askorentzat adibide garrantzitsu bat. Hortik bazkaltzera egin dugu salto.

Bazkaltzen ere giro ederra egon da eta testigantza liburuan emakume baserritarrek beraien hitzak idazteko aprobetxatu dute. Bazkari guztia produktu ekologikoekin egindakoa izan da. Bazkaria eta gero, Hazparneko plazan ekitaldi batekin amaiera eman diote Martxako ekimen guztiari. Emakume baserritarrek, Emazteek Diote emakume taldeak, herriko auzapezak?hitza hartu eta martxari haien atxikimendua eman diote.

Baionarako bidean, Leuntzen harrera egin digute beste behin.

    Baionan manifestazioa egin da. Dantza emanaldia, Rap-a eta gauerako kontzertuak antolatu dituzte Patxokin.

    5. eguneko kronika:

Martxoak 13, Iru?ako kronika

Iritsiera, Manifestazioa eta amaiera ekitaldia

Iritsi da Euskal Herriko Emakumeen Martxa bere azken geltokira, Iru?era. Nekea aurpegian baina alaitasuna begietan, honela ekin diogu azken txanparen ibilbideari. Leitzatik abiatu eta Iru?era bidean sartzen garela aste honetan bizi izan dugunaren bizipenak oroituz indarrak biltzen goaz.

Bost egunetan zehar, 5 lurraldeetako (Nafarroa, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdi) 28 herri eta hirietatik pasa da martxa. 870 klimetrotik gorako bidea izan da, emakumeen elkartasun, ongi-etorri, agur eta testigantzaz urratsez urrats ehundutako bidea.

Milaka emakumez osaturiko uholde moreaz Euskal Herria zeharkatu dugu; herri, auzo eta kaleak, txoko guztiak feminismoz busti eta gureak eginez.

Bost egun izan dira emakumeon errealitatea azaleratzeko; indarkeria sexista eta prekarietatearen aurka gure salaketak eta ohiuak ozen entzunarazteko, eskubide sexualen eta elikadura burujabetzaren inguruan nahi ditugun erabakiak hartzeko eskubidea izan dezagun aldarrikatzeko.

Egitarau oparoa daukagu aurretik, Gaztelu Plazan dagoeneko goizetik egitarau zabalarekin hasiera eman diote egunari: erakusketa, stand-ak, herri kirolak eta haurrentzako txokoa, musika…

12:30ak pasa iritsi da Martxako Furgoneta Plazara. Urduritasun eta zirrara handia sortu digu Martxaren azkena iristen ari dela pentsatzeak.

Manifestaldiari ekin diogu Iru?eko kaletatik, San Inazio Elizaren aurrean gure aldarrikapenak ohiukatzeko geldialdia egin dugu.

?Betidanik erlijio handiak eta batez ere erlijio katolikoa emakumeon gorputza eta bizitza arautzeko obsesionatuak egon dira, gure sexualitatea amatasunera mugatuz. Abortua eta antisorgailuen erabilera; ezkontza heterosexualetik kanpo dagoen edozein harreman kondenatuz.

Ama edota emazte erroletatik desbideratu garenean, gu estereotipatu, santifikatu edo satanizatuak izan gara. Gure eskubide oinarrizkoenak ukatu zaizkigu.?

Hurrengo geldialdia INAIn egin dugu. Bertan, Instituzioek indarkeria sexistaren aurrean duten jarrera eta eragiten duten konplizitatea salatu dugu. ? Botere publikoek, eta hauek bultzatzen dituzten indarkeriaren kontarako lege eta neurriak ez daude arazoa errotik aldatzeko bideratuta. Ez dute genero sistema, hau da, patriarkatua benetan eraldatzeko neurririk planteatzen.?

Hirugarren geldialdia parlamentuan egin dugu. Hona hemen bertan adierazitakoa: ?Emakume nekazariak funtsezko papera betetzen dugu elikadura eta nekazal pordukzioan. Baina gero, gure partehartzea eta lana ez da aitortzen. Ez da lan honen errekonozimendu eta errespeturik ematen. Gainera, baserriko lanez gain, etxeko lanen eta bertakoen ongizatearen ardura gure gain jausten da gehienetan.

Emakumeok erabaki eta parte hartzen dugun, elikaduraren ekoizpen, banaketa, eta kontsumo eredu iraunkorra eta bidezkoa aldarrikatzen dugu, herrien eta pertsonen bizitzak bermatuko duena.?

Gaztelu Plazara iritsi aurretik gure azken geldialdia Bakuen aurrean izan da. ? Egiturazko krisi honen aurrean hartzen ari diren neurriek ez dituzte gure beharrak asetzen eta prekarietaan sakondu besterik ez dute egiten. Emakumeok, betidanik krisian bizi izan garenok, ondo dakigu eredu honek ez duela jendartearentzako onura bilatzen. Gutxi batzuen poltsikoak betetzeko planek herriak eta emakumeak itotzen jarraitzen dute?.

Manifestazioaren amaieran Mundu Martxaren aldarriak eta herrietan bizi izan dugunaren testigantza konpartitzeko momentua heldu da, ekitaldia astera doa.

Ez dakigu etorkizunean zenbat arrazoi izango ditugun, baina emakumeok beti izango dugu hauei aurre egin, antolatu eta borrokatzeko grina eta ahalmena.

Ezezkoan gure borrokak oinarritzera ohituta oraingoan ikuspegi bakirrago bat eman nahi izan diogu ekitaldiari. ?erresintentzia eta aitodefentsa kolektiboari bai?, ?sexualitate askeari bai?, ?lan duinari bai?, ?ekoizpen txikiko nekazal ereduei bai?…

Guztiz beharrezkoa dugu bost egun hauetan erakutsi dugun errebeldia bestelako mundu bat eraikitzeko.

Ehunka dira egun hauetan zehar testigantza liburua laztandu duten emakumezkoak. Asko dugulako aldarrikatu eta esateko bai Euskal Herrian eta baita munduan ere.

Manifestazioa eta ekitaldia amaitu ondoren emakume guztiontzako bazkaria izango da Jito Alain, 350 emakume bete dugu pilotalekua?

Baina festa ez da bazkariarekin bukatuko. Sabelak bete bezain pronto, emakumez osatutako kartel bikaina izango da kontzertuan: Mikaela Piton bakarlaria, La Omega rap abeslaria eta Las Valium izan ditugu gurekin giroa alaitzeko.

2010, 2011, 2012 arrazoi izaten jarraituko dugu, Emakumeok arrazoiak soberan ditugu kalera irteteko. Egin gaitezen gure errealitatearen jabe. Aldatu dezagun Euskal Herria, aldatu dezagun mundua.

Lehen balorazioa

Eguraldi txarraren gainetik Emakumeon Mundu Martxaren Euskal edizioak bere helburuak osoki bete ditu.

Euskal Herriaren luze zabal osoan milaka emakume mobilizatu eta kontzientziatzeaz gain, gure eskubideen alde borrokan bat eginda egiteko gai garela erakutsi dugu beste behin.

Elkartu eta iritzien trukea egiteko, edo, besterik gabe, elkarrekin egon eta feminista gehiago ezagutzeko parada bikaina izan dugu. Gure aldarrikapenei era lokal eta globalean aurre egiteko sareak eta hauen garapenak bultzatzeak elkarren artean ulertu eta munduaren errealitate soziopolitiko anitzak gertuagotik ezagutzen lagundu digu.

Bizkaiko Zubikoa bezelako oztopo txikien gainetik Emakumeon Euskal Martxa bere helmugara iritsi da.

Comments are closed.