emakumeon-mundu-martxa Emakumeon Mundu Martxa nazioarte mailan lan egiten duen mugimendua da, non emakume talde eta talde feministak emakumeon kontrako indarkeria eta pobreziarekin bukatzeko lan egiten dugun. Milaka arrazoi genituelako elkartu ginen 2000 urtean eta mila arrazoiagatik ibili ginen martxan 2005ean. Aurten beste urrats bat emango dugu: 2008an Vigon elkartutako munduko emakumeak berriz ere martxan jarriko gara lau jarduera eremu astintzeko:

  1. Emakumeon aurkako indarkeria.

  2. Emakumeon eskubide sexual eta erreproduktiboak.

  3. Prekarietatea.

  4. Elikadura burujabetza.

Munduko emakumeekin batera, Euskal Herriko emakumeok ere martxan jarriko gara, Horretarako martxoaren 8tik 13ra, Iru?ean hasi era bukatuko den bira antolatu dugu. Oreretara martxoaren 11an iritsiko da emakumeen martxa. Dagoeneko asko gaude martxan, baina askoz gehiago izan gaitezke. Abia gaitezen elkarrekin 2010eko martxoan!

Oreretako egitaraua:

Martxoak 2 asteartea

19:30ean Autodefentsa Tailerra Orereta Ikastoak Esmalterian duen egoitzan.

Martxoak 4 osteguna

19.30ean Elikadura Burujabetzari buruzko hitzaldia Mikelazulo Kultur Elkartean EHNEren eskutik.

Martxoak 6 larunbata, HERRIKO EMAKUMEEN EGUNA.

10:00etan mural margoketa.
16:00etan Emakumeen muuus txapelketa Arkaitzan
20:30ean Emakume Luntxa Orereta Ikastolak esmalterian duen egoitzan.

Martxoak 8 astelehena.

18:00etan Herria Morez jantzi ekimena Herriko plazan.
19:30ean Donostian herrialdeko Manifestazioa

Martxoak 11 osteguna

Euskal herriko bira Oarsoaldera iritsiko da.
Eskualdeko ekitaldia Oreretako Herriko plazan.
Afari herrikoia Oreretako Zumardian
Ondoren… FESTA!!

Martxoak 13 larunbata

JAI BUSa IRU?ARA joateko.

Eskualdeko egitaraua:

OIARTZUN

Martxoak 4, osteguna

19:00etan ?Sahara eta Emakumea? hitzaldia, bideoa, argazkiak…
Hizlariak: Gurutz Iriza (Aminatou Haidarren erizaina) eta Garazi Hach Embarek.
(Pleno Aretoan)

Martxoak 5, ostirala

19:00etan ?Identidad femenina? hitzaldia.

Hizlaria: Pepa Boj?.

(Pleno Aretoan)

Martxoak 6, larunbata

14:00etan bazkaria Intxixun (Sarrerak Amazkarren salgai).

19:00etan Oiartzungo Emakumeak Kantari Jaialdia (Pleno Aretoan).

SAN PEDRO

Martxoak 7, igandea

11:00etan Eguneko ekintzen hasiera eta Trikitixarekin lagundutako kalejira haurren eskutik.

11:30etan Frontenis Barrena. Irabazleari Mundu Martxako logoarekin egindako saria banatuko zaio.

12:00etan Okume batean egindako murala margotuko da.

13:00etan Patata Tortila Txapelketa eta sari banaketa.

13:30etan Ekitaldia.

14:30etan Luntxa.

ESKUALDEKO IKASTETXEETAN

Emakumeen Mundu Martxako Erakusketa ibiltaria, martxiaren 1etik 9ra.

Koldo Mitxelena Institutua, Orereta Ikastola, Oiartzo, Pasaia-Lezo Lizeoa, Don Bosco, Haurtzaro eta Lezo Herri Eskola.

Bideo emanaldiak, Peruko esperientziak hezkuntzan.

Info +: http://2010emakumeenmundumartxa.blogspot.com/

https://sites.google.com/site/2010arrazoi/system/app/pages/search?q=pdf&scope=search-site

Comments are closed.