Gaur INEM-en bulegora etorri gara Abiadura Handiko Trenaren (AHT) eta gainontzeko azpiegitura handien eraikuntzan gobernuak egiten ari diren xahuketa ekonomiko ikaragarriaz informatzeko eta hori salatzeko. Izan ere, egungo krisi sozial, ekologiko eta ekonomikoa kontuan hartuz, premia sozialen kaltetan azpiegitura erraldoi horietan milaka milioi euro gastatzea klase herrikoien ondoeza ekonomikoa larriagotzera daraman burugabekeria dela uste dugu.

Krisi ekonomiko honen ondorio dramatikoenak langabetuen goranzko kopurua, bizi baldintzen txirotzea eta bazterketa sozial hazkorra direnean, gobernuen gastu eta eskubide sozialak murrizten dituzte, eta aldi berean, baliabide publiko kopuru izugarriak (4859? EAEko biztanle bakoitzeko) AHT zein beste azpiegitura lan-handietara desbideratzen dituzte, enpresarien patrikak loditzeko: 10.000 milioi euro Euskal Herriko AHTrentzat, 1.500 milioi Jaizkibelgo Superporturako, 250.000 milioi euro Espainako Garraio Azpiegituren Plan Estrategikoarentzako… Zinez, gobernuen AHTri eta azpiegiturei egozten dizkieten balizko bertuteak egia balira (lanpostuen sorrera, kohesio soziala, etab.), Estatu espainiarraren egoerak arras ezberdina izan beharko zukeen eta krisia apenas nabarituko zen hemen. Ez dirudi gauzak horrela direnik ordea.

Jakina, AHT eta azpiegitura handiak zuritu asmoz, egitasmo horiek arazo sozialen eta langabeziaren konponbidea bailiran agertzen dizkigute. Baina errealitatean, azpiegitura horiek ez dira gizartearen gehiengoaren beharrak asetzeko egiten, eta are gutxiago langile klasearentzat. Aitzitik, AHT buruzagi politiko eta ekonomikoen pelotazo itzel bat da, gero eta abiadura azkarragoan kapitalen fluxuak (exekutibo eta buruzagiak alde batetik, turistak bestetik) bermatu nahi dituen garraiobide klasista da. Gezurra da erabat azpiegitura erraldoi horien lekuko langileei onura ekonomikorik ekartzen dienik. Ikus bestela, adibide moduan, Muskizko kasua Bizkaian: bertako biztanleria ez da aberastu eta ez onuradun atera gertu-gertuan duen Bilboko Superportua edota tumore bar bezala itsatsi dioten Petronor errefinategia direla eta.

Finean, AHT dirua azkar pilatzeko aitzakia besterik ez da neurri handi batean. Klase kapitalista eta burokratikoak betidanik lanaren esplotazioari, espekulazioari, korrupzioari eta ingurune naturalaren txikizioari esker aberastu dira, horiek guztiak beraien ekonomiaren hazkunderako baliatuz. Ekonomia kapitalistaten ?aurrerapen? desastrosoak porlanean eta hondamendi ekologikoan, insolidaritatean eta herritarrek gure bizibaldintzen gainean dugun kontrolaren galeran hezurmamitzen dira gero, sistema honek pertsonen autonomia errealari lagundu barik, hori ukatu eta beste modu batez bizitzeko aukerak bortizki suntsitzen dituelako.
Hori denagatik, AHT eta azpiegitura lan-handietan egiten ari den xahuketa itzela salatzen dugu, milaka lagun babes sozialik gabe gelditzen ari diren bitartean. Aipatutakoari men egin gabe, egungo eredu ekonomiko eta sozial esplotatzailea, injustua eta suntzitzailea errotik zalantzan jartzeko premia aldarrikatzen dugu.

AHTren Aurkako Asanblada

Un grupo de personas hemos entrado den la oficina del INEM de Orereta-Renteria denunciando que el despilfarro que realiza el gobierno en grandes infraestructuras provoca entre otras cosas el aumento del paro.
Hemos repartido un texto entre la gente y los trabajadores y las trabajadoras de la oficina, hemos pegado carteles en las paredes y hemos hecho una sentada en la entrada de la oficina mientras se le?a un comunicado.
sindominio.net/ahtez/?q=es/node/3460

Comments are closed.