Entzun manifarako soinu deia [audio:http://www.mundurat.net/zintzilik/audio/kunak/KU%c3%91A_Urt23_AHTrikEZ.mp3]

Cu?a manifa [audio:http://www.mundurat.net/zintzilik/audio/kunak/KU%c3%91A_Ene23_NOalTAV.mp3]

Egitaraua:

-9: 30ean: Hainbat herrialdetako AHTren aurkako mugimenduen topaketa (Euskal Herria, Espainia, Frantzia, Italia), Hendaiako erdigunean kokatua dagoen azoka zaharrean
-14:30ean:Prentsaurrekoa azoka zaharrean, topaketan bilduriko elkarte eta mugimendu guztien artean adosturiko Adierazpen Komuna argitaratzeko.
-16:00etan: AHTren aurkako manifestazioa Hendaiako tren geltokitik Irun aldera abiatuko da. Amets Arzallus bertsolariaren ongi etorria.
-17:00etan: Prentsa adierazpenak egingo dituzte AHT Gelditu! Elkarlaneko eta CADEko bozeramaileek manifestazioaren bide erdian, Irungo erdialdeko Colon hiribideak Iparraldeko Etorbidearekin duen bidegurutzean.
-17:30ean: Manifestazioaren amaiera-ekitaldia Santiagoko zubi zaharrean. Hitza hartuko dute: Iparralde eta Hegoaldeko udal ordezkariek, AHT Gelditu! Elkarlanak eta CADEk, baita beste herrialde batzuetatik etorritako elkarteetako ordezkariek ere. Bertsolariak, MAK eta Angelines musikarien kantak.

Irakurri prentsaurrekoaren testua / Leer el texto de la rueda de prensa:

AHT GELDITU! ELKARLANAK LARUNBATEAN HENDAIA ETA IRUN ARTEAN EGINGO DEN MANIFESTAZIORA BILTZEKO EGITEN DUEN DEIALDIA

AHT GELDITU! Elkarlanak herritarrakdei egin nahi ditu datorren larunbatean, urtarrilaren 23an, Hendaia eta Irun artean “AHTrik EZ! Proiektu txikitzaileak gelditu!” lelopean AHT GELDITU! Elkarlanak eta Iparraldeko Ingurumenaren Defentsarako Batzordeak (CADE) batera antolatu dugun manifestazio nazionalean parte hartzeko. Euskal Herri osoko AHTren aurkako herri-taldeak eta mugimenduak bilduko dituen mobilizazio hori arratsaldeko 4etan abiatuko da Hendaiako tren geltokitik, eta AHTren aurkako aldarria Irungo hiri-erdialdera eraman ondoren Bidasoako Santiagoko zubi zaharrean amaituko da.

Manifestaldi hau indar erakustaldia izatea nahi dugu, bai espainiar eta bai frantziar estatuei nahiz Eusko Jaurlaritzari eta Akitaniako zein Nafarroako gobernuei, euskal jendartean desadostasun zabala sortu duen eta ekologian, gizartean eta ekonomian eragin itzel eta kaltegarriak dituen proiektua geldiaraz dezaten exijitzeko.

Deialdi honen harira, Iparraldeko eta Hegoaldeko AHTren aurkako herri mugimenduek elkarlanari aspaldi ekin geniola adierazi nahi dugu. Une honetan, gainera, AHTren gaian Estatu espainiarrak eta frantsesak inposatze-egitasmo bera dutela sekula baino nabarmenagoa da, eta ondorioz, bistakoa da gure borrokak eta argudioak guztiz elkar lotuta daudela eta osagarriak direla. Ildo horretan, Lapurdin AHTren inguruko eztabaida publikoak egindako ibilbidea gogora ekarri nahi dugu, aditu independenteek egitasmoaren inguruan egin dituzten txostenek argi utzi baitute, ekonomia eta gizartearen ikuspuntutik, AHTren proiektuak ez duela inolako funtsik: egitasmo erraldoi honen eraikuntzaren zuribide ofiziala gezurrezkoa dela agerian geratu da, trafikoen eta balizko errentagarritasun sozio-ekonomikoen gaineko hipotesi faltsuak baliatu dituztelako sistematikoki, benetako erabilgarritasunik frogatua ez duen proiektua jendaurrean hobeto “saltzeko” asmoz. Eta mugaz gaindiko egitasmo berberaz ari garenez, horrek Euskal Y-aren bultzatzaileen argudioak bertan behera uzten ditu.

Horren aurrean, AHT Gelditu! Elkarlanak eta Iparraldeko eta Hegoaldeko hainbat mugimendu eta erakunde sozialek nahiz udal erakundek AHT gelditzeko eta garapen-eredu inposatuaren inguruan benetako eztabaida soziala irekitzeko aldarrikatzen dugu. Makina bat herritarrek, askotariko elkarteek, hainbat udalek, eta gehiengo sindikalak berak ere, behin eta berriz eta ozen egin dute AHTren aurka. Eta AHTarekin bezala, gure egunerokoa eta geroa zeharo baldintzatzen duten egitasmo eta azpiegituren aferan, zuzenean eragindako herritarrek gaiaren inguruan eztabaidatzeko eta erabakitzeko ahalmena izan dezaten eskatzen dugu.
Larunbateko mobilizazioa, Iparraldeko herritarren artean abiadura handiko tirano horiek dakarten arpilatzea eta triskantzaren gaineko kontzientzia nabarmen ernaltzen ari den unean egingo da. Egun, Euskal Herrian AHTren kontrako oposizioa zein neurritaraino hedatzen ari den ikusita, herri mobilizazio hau Europako herrialde askotan AHTren aurka egiten ari diren oposizioaren buruan dagoela esan dezakegu, Val di Susa-ko AHTren aurkako borrokarekin batera.

Horrenlekuko, manifestazio honen karira, larunbat goizean, hainbat herrialdetako AHTren aurkako herri mugimenduen arteko topaketa egingodugu Hendaian: Euskal Herria, Espainia, Frantzia eta Italiako eskualde desberdinetan AHTren egitasmoen aurka borrokatzen duten hainbat talde elkartuko gara, borroka-esperientziak trukatzeko eta denon arteko lankidetzari begira harreman estuagoaren aukera irekitzeko. Besteak beste, honako elkarte eta mugimenduak bilduko gara topaketan:AHT Gelditu! Elkarlana (Hego Euskal Herria), CADE (Iparralde), No TAV (Italia), CADS (Lyon-Turin AHTren aurka diharduen Frantziako elkartea), Alto (Bretainia), Conceilu contra l’ TAV (Asturies), Galizako AHTren aurkako Taldea, Actival (Pirinio Garaiko trenbide-tunel erraldoiaren aurkako elkartea), Málaga no se Vende (Abdalajisko bailaran AHTk kalteturiko bizilagunen elkartea), Collectif Contre les Nuisances du TGV eta Reaction TGV (Poitiers), LEA (Sud Gironde eta Landak), VAR Actions (Var) eta Rhin-Rhone eskualdeko Elkarteen Batzordea.. Topaketa hori goizeko 9’30ean hasiko da Hendaiako erdigunean dagoen azoka zaharrean (“les halles”) eta guztion ikuspegi eta aldarrikapen komunak jasoko dituen Adierazpen Komun bat adostuko da.

Dagoeneko AHTren eraikuntza-lanak ingurumenean kalte larriak ari dira eragiten, baina bistan da egitasmo suntsitzaile honen auzia oraindik bete-betean dagoela; hau da, gaur egun gobernuek AHTren alde darabilten politikak higiezin eta aldaezina dirudien arren, irudikeria besterik ez da laster ibiltzeari utzi beharko baitio, ukaezina baita AHTren garapenaren oinarrian dagoen garraio-, ekonomia-, lurralde antolamendu- eta gizarte-eredua iraunkortasunaren beste muturrean dagoela.

Horregatik guztiagatik, AHT GELDITU! Elkarlanak datorren larunbatean Hendaia eta Irun artean egingo den AHTren aurkako manifestazioan ahalik eta jende gehien biltzeko deia egiten du, arbuio zabala jaso duen azpiegitura erraldoi honen inposaketari herritarrok EZEZKO biribila emateko.

Larunbateko egitaraua eta prentsa-deialdiak:

-9’30ean:Hainbat herrialdetako AHTren aurkako mugimenduen topaketa (Euskal Herria, Espainia, Frantzia, Italia), Hendaiako erdigunean kokatua dagoen azoka zaharrean (“les halles”).
-14’30ean:Prentsaurrekoa “les halles” azoka zaharrean, topaketan bilduriko elkarte eta mugimendu guztien artean adosturiko Adierazpen Komuna argitaratzeko.
-16’00etan: AHTren aurkako manifestazioa Hendaiako tren geltokitik Irun aldera abiatuko da. Amets Arzallus bertsolariaren ongi etorria.
-17’00etan: Prentsa adierazpenak egingo dituzte AHT Gelditu! Elkarlaneko eta CADEko bozeramaileek manifestazioaren bide erdian, Irungo erdialdeko Colon hiribideak Iparraldeko Etorbidearekin duen bidegurutzean.
-17’30ean: Manifestazioaren amaiera-ekitaldia Santiagoko zubi zaharrean. Hitza hartuko dute: Iparralde eta Hegoaldeko udal ordezkariek, AHT Gelditu! Elkarlanak eta CADEk, baita beste herrialde batzuetatik etorritako elkarteetako ordezkariek ere. Bertsolariak, MAK eta Angelines musikarien kantak.

(castellano)

LLAMAMIENTO DE AHT GELDITU! A LA MANIFESTACION CONTRA EL TAV DEL SABADO ENTRE HENDAIA E IRUN:

La coordinadora opositora al Tren de Alta Velocidad AHT GELDITU! Elkarlana llama a la ciudadanía a participar en la manifestación convocada elpróximo sábado 23 de enero entre Hendaia e Irun por AHT Gelditu! Elkarlana y el Colectivo de Asociaciones de Defensa del Entorno de Iparralde (CADE) bajo el lema “¡No al TAV! ¡Parad los proyectos destructores!”. Esta movilización en común de las coordinadoras anti-TAV de Iparralde y Hegoalde partirá desde la estación de tren de Hendaia a las 4 de la tarde, y una vez llevada la reivindicación en contra del TAV hasta el centro de Irun, culminará en el antiguo puente de Santiago. Es por tanto nuestro propósito que la manifestación del sábado sea una demostración de unión y de fuerza, para que la población de ambos lados del Bidasoa manifestemos nuestro más rotundo rechazo al TAV y para exigir tanto a los estados español y francés como al Gobierno Vasco, al de Aquitania y al Navarro la paralización de este macro-proyecto ampliamente contestado en la sociedad vasca debido a su falta de justificación y sus enormes y negativos impactos ecológicos,sociales y económicos.

En relación a este llamamiento, queremos manifestar que los movimientos populares opositores al TAV de Iparralde y de Hegoalde hace tiempo que emprendieron el trabajo en común. Sin embargo, en este momento,es más evidente si cabe que los gobiernos español y francés comparten el mismo proyecto impositivo de Tren de Alta Velocidad, y que por lo tanto, nuestras luchas y argumentos, a día de hoy, están más ligados y son más complementarios que nunca. En cuanto a esto, queremos hacer una mención especial a la trayectoria que ha seguido el debate público sobre el TAV en Lapurdi, puesto que los informes independientes han probado que la construcción del TAV pretende
imponerse recurriendo sistemáticamente a falsas hipótesis de tráfico y de rentabilidad socio-económica para “vender” un proyecto cuya utilidad real no se ha demostrado. Hablamos, a fin de cuentas, del mismo macro-proyecto a ambos lados del Bidasoa, lo que
desmonta los principales argumentos de los promotores de la “Y vasca”.

Frente a ello AHT Gelditu! Elkarlana y otras organizaciones y movimientos sociales e instituciones municipales de Iparralde y Hegoalde seguimos apostando por parar el TAV y por abrir sin demora un verdadero debate social respecto a un modelo de desarrollo impuesto. No en vano, multitud de personas, diversas asociaciones, numerosos municipios y
la propia mayoría sindical se han manifestado una y otra vez en contra del TAV.  Volvemos por tanto a reiterar la reivindicación popular a favor de la paralización del TAV y por la devolución de la capacidad de decisión a las poblaciones directamente afectadas en
torno a todas aquellas infraestructuras y proyectos que condicionan por completo nuestro día a día y nuestro futuro.

La movilización del sábado tiene lugar en un momento en que se está produciendo una toma de conciencia cada vez más amplia por parte de la población de Iparralde acerca del saqueo y traumatismos ocasionados por estos tiranos de la velocidad. Hoy podemos decir que
la oposición al TAV en Euskal Herria ha alcanzado cotas tales que sitúan esta movilización popular, junto con la lucha contra el TAV en Val di Susa, a la cabeza de la oposición organizada que actualmente se lleva a cabo en distintos pueblos y regiones de Europa.

De esta forma, anunciamos que al hilo de la movilización del sábado se ha organizado un encuentro entre movimientos opositores al TAV de diferentes países (Euskal Herria, Estado español, Francia, Italia) que ofrecerá la oportunidad de intercambiar experiencias de lucha y
profundizar la colaboración entre los múltiples colectivos y asociaciones en lucha contra proyectos de Alta Velocidad que están surgiendo en diferentes lugares de Europa. Entre otras participarán en el encuentro los siguientes movimientos y asociaciones: AHT
Gelditu! Elkarlana (Hego Euskal Herria), CADE (Iparralde), No TAV (Italia), CADS (asociación contraria al TAV Lyon-Turin en la parte francesa), Alto (Bretaña), Conceilu contra l’ TAV (Asturies), Colectivo anti-TAV de Galicia, Actival (oposición al macro-túnel ferroviario del Pirineo Central), Málaga no se Vende (afectados por el TAV en el Valle de Abdalajis), Collectif Contre les Nuisances du TGV y Reaction TGV (Poitiers), LEA (Sud Gironde y Landas), VAR Actions (Var) y Collectif des associationes Rhin-Rhone. Este encuentro tendrá lugar a partir de las 9’30h en el antiguo mercado (“les halles”) situado en el centro de Hendaia y dará lugar a la elaboración de una declaración reivindicativa común de todas las
asociaciones.

Por todo ello, a pesar de que las obras de la “Y vasca” ya están causando graves impactos, manifestamos que el conflicto del TAV para nada es un tema cerrado. Antes bien, la política de los gobiernos favorable a la Alta Velocidad, que actualmente parece casi
inquebrantable, no lo es en absoluto y algún día va a dejar de funcionar, porque el modelo de transportes, de economía, de ordenación del territorio y de sociedad que subyacen al desarrollo del TAV es de arriba abajo insostenible.

AHT GELDITU! Elkarlana llama por tanto a toda la población a participar en la manifestación que se realizará el próximo sábado entre Hendaia e Irun para dar un NO rotundo al TAV.

Programa del sábado y convocatorias de prensa:
* 9’30h: Encuentro entre movimientos opositores al TAV de diferentes países (Euskal Herria, Estado español, Francia, Italia) en el antiguo mercado (“les halles”) situado en el centro de Hendaia.
* 14’30h:Rueda de prensa conjunta en el antiguo mercado “les halles” de Hendaia para hacer pública la Declaración Común acordada entre todos los movimientos y asociaciones presentes en el encuentro.
* 16’00h: Manifestación contra el TAV con salida desde la Estación de Hendaya hacia Irun. Ongi Etorri del bertsolari Amets Arzallus.
* 17’00h: Declaraciones a la prensa de los portavoces de AHT Gelditu! Elkarlana y del CADE a medio recorrido de la manifestación en el cruce del Paseo de Colón con la Avenida de Iparralde en el centro de Irun.
* 17’30h: Acto final de la manifestación en el antiguo puente de Santiago, con intervenciones de cargos municipales de Iparralde y Hegoalde, AHT Gelditu! Elkarlana y CADE, así como de  portavoces de las asociaciones de otros países. Bertsolaris y actuaciones musicales de MAK y Angelines.

Comments are closed.

Next Post
»