Joseba Agudoren aurkako euroagindu epaiketa errepikatu egingo da:

Joseba Agudo oreretarra 2009ko urriaren 28an atxilotu zuten frantziar poliziek Hendaian ETArekin harremana izatea egotzita. Bere aurkako euroagindua onartu zuen Paueko epaitegiak, baina Josebaren abokatuek jarritako helegitea onartu da kasazio epaitegian, eta honek Agudoren aurkako epaiketa errepikatzeko agindu du. Kasu honetan Burdeosen errepikatuko da Joseba Agudoren aurkako euroagindu epaiketa.

Epaiketa datorren ostegunean, urtarrilak 7, burutuko da, goizeko 9:00etan.

Comments are closed.