Urtea amaitzeko goizeko 10:00etatik 13:00etara euskal preso politikoei buruzko saio berezia entzun ahal izango duzue Zintzilik irratian. Bertan presoen inguruko azken berriak, urte honetan gure herrian izandako hainbat albiste, irratian zabaldu ditugun elkarrizketa eta dokumentu batzuk eta musika izango duzue entzungai. Adibide gisa, hemen duzue Oreretakao Askatasunarekin egindako elkarrizketa egun honetarako:

Entzun [audio:http://blip.tv/file/get/Erretegia-AskatasunaElkarrizketa091231526.mp3]

Gogoratu presoen alde hurrengo egunetarako ditugun ekitaldiak:

– Abenduak 31: 18:30ean manifestazioa Herriko plazatik.

– Urtarrilak 1: Urdaburura igoera, 10:00etan Susperregin. 20:00etan enkartelada

– Urtarrilak 2: Nazio manifestaldia Bilbon, 17:30ean Aita Donostiatik abiatuta (autobusentan izena emateko ohiko lekuetan)

Comments are closed.