urkabe_baita_2urte09

Oiartzungo Urkabe Baita jauregiak 2 urte beteko ditu okupaturik asteburuan. Asteleheneko Erretegian bertako Ander-ekin egon ginen etxeko egoera eta antolatu dituzten ospakizunei buruz hitzegiten. Hona hemen elkarrizketa:

Entzun [audio:http://blip.tv/file/get/Erretegia-Urkabe_baita_091214144.mp3]

Egitaraua:

Ostiralean, kataxulo gaztetxeak antolatzen duen bertso lehiaketaren kanporaketa

Larunbatean, abenduak 19:

12:00etatik aurrera. Trukea egiteko aukera. Truke merkatua.
18:00etan. Eskailerak airean, zirkuko tela eta musika.
19:00etan. Oier Guillanen Eskuen sustraiak poesia liburuan oinarritutako emanaldia: poesia, musika eta pintura. Ganbaran izango da saioa.
20:00etan. Ogiyik karri etzun semia, Edurne Agirrezabalaren eskutik (Txilene antzerkia).
21:00etan. Imanol Carballo kantautorearen emanaldia.
22:00etan. Kean taldearena emanaldia. Rock and rolla, Goiko Eskolatik.
23:00etan. Zo-zongo perku show.
00:00etan. Goiko Funk Jam Eskola.
Ondoren. Saltsa musika, hainbat disko jartzailerekin.

Segidan Urkabe Baitakoek luzatu diguten gonbidapena:

Urkabe baita jauregi okupatuak 2 urte bete ditu bizitzaz beterik. denbora honetan zehar hutsik zegoen espazio bati poz eta beroa eman diogu bertan bizi garenok. bertan sortu dugu gure bizileku komuna eta bertan dute lekuagure arnas eta ametsek. bi urte dira jada ordutik, eta halako data ospatzeko abenduaren 19rako festa eguna deitu dugu, gurera gerturatu zaitezten eta gurekin batera ospa dezazuen.

Programa ederra sortu dugu horretarako. lehenik eta behin atzeratua genuen truke merkatuarekin jarraitzeko apostua egin dugu; eguerdiko 12etatik aurrera etor zaitezkete zuen gauzak beste parekoekin trukatzeko. Hori dena taberna bertan dugula, trikitrixa, zuzeneko marrazketa… sistema oso erraza da, hau dut gustoko, hau dut aldatzeko, zer diozu? beraz ba, animatu trukera, dendarik merke, xinple eta gertukoena da.

Gero, 18etan hasita ikuskizun ezberdinak izango dira, eskilaretan tela bat dago zintzilik, ganbarako ateak beste mundu batetara deitzen du, kitarraz lagundutako ahots hitz goxoak, barre egiteko istorioak, danbor eroak eta boltai handiko soinuak. hori dena Urkabe baita etxean bertan izango da, Oiartzunen

osasuna eta askatasuna!

————————————————–

Leer la invitacion en castellano

El palacio okupado Urkabe baita cumple 2 a?os lleno de vida. en estetiempo hemos llenado de calor y alegr?as este espacio que se encontraba abandonado.

Aqu? hemos creado nuestro hogar com?n y aqu? respiran nuestros sue?os. Hace ya dos a?os, y para celebrar semejante efem?ride hemos llamado un d?a de fiesta para el 19 de diciembre, para que os acerqu?is y lo celebremos juntos.

Hemos creado un bonito programa. para empezar seguimos con la apuesta por el mercado de trueque; a partir de las 12 del mediod?a pod?is acercaros para trucar vuestras cosas con otros pares. todo ambientado con un bar, trikitrixa, pintura en directo… el sistema es muy simple, me gusta esto, tengo esto para intercambiar, ?qu? dices? as? que, an?mate al trueque, es la tienda m?s barata, simple, y cercana.

Luego, a partir de las 18h tendremos diversos espect?culos, hay una tela suspendida en el hueco de la escalera, la puerta del granero invita a otro mundo, dulce voz apoyada en guitarra, risas sobre historias, tambores de locura y sonidos de alto voltaje. todo ello tendr? lugar en la casa Urkabe baita, Oiartzun. adjuntado va el cartel, en ?l encontrar?is el programa y un mapa para llegar f?cilmente.

Salud et libert?!

Comments are closed.