Gaur hasiko da Egunkariaren aurkako epaiketa Madrileko Audientzia Nazionalean.

Egun hauetan ekimen ugari egin dira epaitutakoei elkartasuna adierazteko. Horien artean larunbatean Lezon egindako elkarretaratzea dugu. Erretegikoak Egunkariako langile izan eta egun Berriako langile den urtzi Urkizurekin egon ginen. Entzun elkarrizketa.

Entzun [audio:http://blip.tv/file/get/Erretegia-Egunkaria_epaiketa_Elk_Urtzi_091212892.mp3]

Bestalde Oreretako Egunkariaren aldeko Herri Batzordeak egunkaria auziaren inguruan antolatutako ekimenen berri eman digu:

ABENDUAK 15: Egunkaria auziaren epaiketaren ahozko saioen hasiera. Arratsaldeko 20:00ean Herriko Plazan elkarretaratzea. Herriko eragile eta norbanakoi dei egiten diegu bertaratu daitezen, epaiketa salatzeko, auzipetu guztiei eta herrikoei bereziki babesa agertzeko eta larunbateko manifestazio deialdi zabal eta ozena egiteko.

ABENDUAK 16: epaiketaren bigarren saioa. 20:00ean elkarretaratzea Herriko plazan.

ABENDUAREN 19ko manifestaziorako autobus txartelak salgai Arkaitza tabernan. Manifestazioa 17:00etan da eta autobusa 15:00etan aterako da Panierreko zubitik.

Epaiketaren infoa: http://egunkaria.info eta http://www.berria.info

Comments are closed.