Joseba Agudo Oreretako abokatuaren espetxeratzea dela eta bere lagunarekin elkarrizketa egin dugu Oreretako Zintzilik irrati libreko Erretegia saio informatiboan.

Joseba azaroaren 28an atxilotu zuten bere etxean, Hendaian. Goiz horretan bertan informazio polizialak jasotzen dituzten hedabideek atxilotuta zegoela adierazi bazuten ere, bere atxiloketa ez zen arratsaldera arte gertatu.

Baina, atxiloketa hori aspalditik iragarrita zegoen. Askatasunak 2009ko martxoan salatu zuen Josebaren senide eta lagunek bera atxilotu zutelaren mezuak jasotzen ari zirela. Joseba Amnistiaren Aldeko Batzordeetako abokatua izana zen, eta ezaguna zen, besteak beste,? Ameriketan bizi diren errefuxiatuen kasuak defendatzeagatik.

Atxiloketa ostean Josebari biriketan gaitz bat aurkitu zioten, eta honek bere ospitalizazioa eta bere aurka Espainiko estatuak eskatutako euroaginduaren epaiketaren atzerapena ekarri zituen.

Azkenean epaiketa hori egin zen, eta nahiz eta Euskal Herriko eta mundu osoko abokatu askok Josebaren askatasuna eskatu, azaroaren 17an euroagindua onartu eta urtarrila hasieran Espainiako epaileen esku utzi dezakete Joseba Agudo.

Josebaren lagunarekin abokatuak espetxean bizi duen egoerari buruz hitzegin dugu, eta gauza askoren artean, jendearen gutunak jaotzeko irrikan dagoela adierazi digu (abenduaren 9an bere urtebetetzea dela kontuan hartuz, zorion gutunak bidaltzeko okasio paregabea beraz), hona helbidea:

AGUDO MANZISIDOR, JOSEBA, N? 14877.Maison d`arret Mauret Seysses, Rue Danielle Casanova, Toulouse 31600.

Gure aldetik, lehenbailehen bere lanean, Oreretako kaleetan eta Zintzilik irratiko mikroetan libre ikusteko itxaropena dugula adierazi genion Josebaren lagunari (orain urte batzuk Josebak “Sarriren bila” saioa egin zuen Oreretako irrati librean)

Oharra: Elkarrizketa erderaz dago. Entrevista en castellano:

Entrevista con la compa?era del abogado Joseba Agudo:[audio:http://blip.tv/file/get/Erretegia-JosebaAgudoElkarrizketa091130600.mp3]

(resumen noticia en castellano)

En el programa informativo Erretegia de Zintzilik irratia estuvimos con la compa?era de Joseba Agudo, abogado encarcelado en la prisi?n francesa de Mauret Seysses en Toulouse.

La compa?era de Joseba nos hablo sobre la situaci?n en la que se encuentra el abogado, como fue su detenci?n, las razones de esta detenci?n, las muestras de solidaridad que ha recibido Joseba, etc… remarcando especialmente la importancia de mantener contacto con ?l mediante cartas, el 9 de diciembre es su cumplea?os, por lo que podemos mandarle un mont?n de felicitaciones a la siguiente direcci?n:

AGUDO MANZISIDOR, JOSEBA, N? 14877. Maison d`arret Mauret Seysses, Rue Danielle Casanova, Toulouse 31600.

Por nuestra parte, trasmitimos a la compa?era de Joseba, las esperanzas de verle libre lo antes posible en su trabajo, en las calles de Orereta y en los micros de la radio (Joseba fue compa?ero de la Zintzilik hace algunos a?os con su programa “Sarriren bila”)

Comments are closed.