jaizkibel_martxa_091128

Jaizkibelgo superportua egingo ote duten erabaki gabe badago ere, txikizio hau bultzatzen duten Portu agintaritza eta diputazioak beraien lanekin aurrera egiteko urratsak ematen jarraitzen dute. Berdin zaie Espainiako ingurumen ministeritzak superportua egiteko erabakia zalantzan jartzea , Lezoko udalak baimenik ez ematea edo zapaltzen dituzten lurretako baserritarrak kontra egotea.

Honen adibide orain dela 2 aste Lezoko Gaintxurizketako baserri lurretan Diputazioaren aginduz SESTRA eta EUROESTUDIOS ingeniaritza enpresek hasi dituzten lan topografikoak, Jaizkibelgo superportuaren sarbideak izango liratekeen tunelen lanak aurreratzen hasteko.

Lan hauek gelditzeko eskatuz mendi martxa egin zen larunbatean Lezoko Allerru mendi taldeak eta Jaizkibel Bizirikek deituta.

Hona hemen martxan bertan emandako azalpenak.

Entzun[audio:http://blip.tv/file/get/Erretegia-Jaizkibel_mendi_martxa_091128169.mp3]

Info +: http://www.nodo50.org/jaizkibel/

Hemen Mendi martxarako deituz kaleratutako komunikatua:

Diputazioaren aginduz SESTRA eta EUROESTUDIOS ingeniaritza enpresek Lezon hasi berri dituzten lan topografikoak gelditzeko, mendi martxa antolatu dugu Allerru mendi taldeak eta Jaizkibel Bizirikek.

Jaizkibelgo superportuaren sarbideak izango liratekeen tunelei buruzko informazioa zabaldu, obra honek inguruan sortuko lituzkeen kaltei buruz ohartarazi eta baserritarrei elkartasuna adieraztea dira ibilaldi honen xedeak.

Gogoratu duela bi aste hasi zituztela neurketa lanak bertako baserritar eta udalaren baimenik gabe. Jakina denez, superportuaren egitasmoa oraindik ere tramitatzen ari dira. Ingurumen Ministeritzak kaleratu berri duen ingurumen azterketaren erreferentzi txostenean aukera guztiak (obra hau ez egitea barne) aztertu behar direla dio. Beraz ezin daiteke ziurtatu Jaizkibelen tunelak eraikiko ote diren. Hori jakin aurretik sarbideen proiektua idazteak ez du zentzurik eta diru mordoa (3 miloi euro) alperrik xahutzea suposatzen du.

Guzti hau kontutan izanik proiektu hau bertan behera uztea eskatuko dugu larunbatean, hilaren 28an goizeko 10etan Lezoko plazatik abiatu eta 13etan bueltatuko den mendi martxan.

JAIZKIBEL BIZIRIK Lezon, 2009ko azaroaren 25ean

Comments are closed.