Errausketaren aurka eta hondakinen euskal lege baten alde 35000 sinadura bildu ziren iaz, eta Gasteizko parlamentuko komun zuloren batean bukatu zuten herritarren sinadurak eta politikoen promesak.

Atez ateko bilketa Usurbilen martxan ipini dute emaitza oso onekin, Oiartzunen, Hernanin… martxan jartzekotan daude, baina jaurlaritza eta aldundiko agintariek ez dute begi onez ikusten alternatiba hau, errausketaren negozioa ezinezkoa egingo dielako akaso?

Zubietako herritarrek ez dute errausgailurik nahi bere herrian, baina herritaren iritzi eta erabakiak kontutan hartu gabe, errausgailua egiteko planak aurrera darraite.

Errausketaren aurkako herri plataformek manifestazioa deitu dute larunbaterako, azaroak 28, arratsaldeko 17:00etan, Donostiako Bulean.

Guzti honetaz hitzegin dugu asteleheneko Erretegian Errausketen aurkako taldeetako Kepa Olaiz-ekin.

Entzun elkarrizketa [audio:http://blip.tv/file/get/Erretegia-ErrausketarikEzElkarrizketa091123982.mp3]

Entzun manifarako ku?a [audio:http://www.mundurat.net/zintzilik/audio/kunak/Azaroak28%20Errausketarik_Ez.mp3]

Info +: http://www.errausketarikez.org

Comments are closed.

Previous Post
«