herrien-astea09

XIV. Herrien Astea antolatu du Mikelazulo elkarteak azaroaren 10etik 15era.

Asteleheneko Erretegian Herrien asteko antolatzaileetako batekin egon gara, hona hemen berarekin izandako solasaldia:

Entzun elkarrizketa [audio:http://blip.tv/file/get/Erretegia-XIVHerrienAsteaOreretanMikelazulorenEskutik948.mp3]

2009ko Herrien Astearen kartela 6-16 urte arteko haur-gaztetxoen marrazkiez osatua dago. ?Pintatu ezazu bestea, zu bezelakoa ez dena?, esan zieten Mikelzuloko lagunek, eta haur batek marrazkia ondoan jarri zuen: ?kaixo lagun?.

Haur horren adimena, etika eta giza-zentzua askoz ere sakonagoa da Europako Komisioarena baino. Haur horrek errez ulertzen du Galeanoren ?Patas Arriba? liburuan esaten dena: ?en la escuela del mundo al rev?s nos ense?an a ver al otro como una amenaza, en vez de verlo como una promesa?.

Berlusconiren sarraski arroputz mingarriak, Europako ?Lotsaren Direktiba?, Zapateroren gobernuak aurkeztu duen ?Ley de Extranjer?a?-ren moldaketa, Melillako hesiaren indartzea, Afrikako gobernuak emigrazioa traba dezaten erosten ahalegintzea?Europa arrazistaren adierazleak dira. Eta arrazakeriaren gogortze hori krisiaren eztandarekin erabat loturik dago. Etorkinak objektu erabilgarria baizik ez dira (lana dagoenean miserableki esplotatu, eta ez dagoenean miserableki espulsatu). ?A por ellos? Europan ustiatzeko lehen, ?a por ellos? Europatik desagertarazteko orain. Hain erro sakonak eta agerpen anitz legal eta ohiturazkoak dituen arrazakeriaren gaitza izango dugu gogoetagai Xabier Aierdiren hitzaldian, ?Euskal Herria Helburu? lehengoko eta oraingo emigrazioari buruzko dokumentalarekin eta babes etxetako gaztetxoek kantatuko duten ?Gosetien Balada?-ren estrenaldiarekin.

Bestalde, aurtengo Herrien Astean gure haur lagunaren oihua (kaixo lagun!) biderkatu nahi dugu. Bestearekin nahi dugulako bizitza gozatu eta beraiekin hemengo eta hango zapaltzaileen aurka munduko zapalduen ahotsa sortu eta oihukatu. GOLore futbol torneoan aldarrikatuko dugun bezala: ?Yo con ellos oe!….?. 14 herrialdetako 8 futbol taldeak elkarrekin jolasten eta bazkaltzen. Eta beraiekin, Palestinarrekin egotera eta laguntza eramatera zijoan ?Itxaropena? karabanaren laburmetraia ikusiko dugu: –karabanari Israelek galarazi zion pasua; Europak aldiz harreman pribilegiatuak ditu Estatu terrorista horrekin. Eta haurrentzako ?Azken portu? txontxongilo emanaldia izango da haurrentzat eta herriko harresi zaharrak ezagutuko dituzte. Eta grafiteroak aniztasunez eta elkartasunez marraztuko dute herria. Eta ?mundua zure begiaz ikusi nahi dut? egitasmoan, astean zehar etorkinek egindako argazki-mostra ikusi ahal izango da. Eta momentu honetan kolpe militarraren pean oldartzen ari den Hondurasen herria izango dugu gogoan ?Hondurasko Afaria? eta musikariekin.

Herri guztiari luzatzen diogu gonbidapena eta lerro hauek irakurtzen duten guztiei.

Egitaraua:


Asteartea 10

19:30 أمل , ?Esperanza? Palestinari buruzko laburmetraia, Aintzine Biain zuzendaria eta Tamer Bidewiren eskutik Mikelazulon.

Asteazkena 11

10:00 ?Errenteriako Erdi Aroko harresien bisita? haurrentzat, Jose Mari Carrereren eskutik.

11:00 ?Azken portu? haurrentzako emanaldia, Dejabu panpin laborategiaren eskutik Xenpelar Etxean.

19:30 ?Zertaz ari gara arrazakeriaz ari garenean?? hitzaldia, Xabier Aierdiren eskutik Mikelazulon.

Osteguna 12

19:30 ?Euskal Herria helmuga? dokumentala, ondodren Patrizia Mu?oz zuzendaria eta G.I.T.E/I.P.E.S ?eko kideekin solasaldia Mikelazulon.

22:30 ?Bossa Brasil? taldearen kontzertua De Cyne Reynan.

Ostirala 13

14:00 ?Herrien graffitia? herriko hainbat lekutan.

19:30 ?Gosetien balada?. Ondoren ?Quiero ver el mundo a traves de tus ojos? argazki mostra etorkinen ikuspegitik.

Larunbata 14

11:00 ?GoLore torneoa? , ?a por yo con ellos oe!……? futbol txapelketa, herriko bertsolariek kantatua Zumardian. Ekipoak: Ertamerika, Ginea, Afrika zentrala, Errumania, Arabia, Hego Amerika, Ukrania eta Euskal Herria.

21:30 Herrien Asteko afaria: ?Honduras?, jarraian bertako kantariak.

Aste osoan zehar:

?Bidean?. India? Txus Gruzetaren argazki erakusketa Xenpelar etxean.

?Sobreviviendo? Oswaldo Hernandez Pradosen Mexiko eta Kolonbiari buruzko argazki erakusketa Mikelazulon.

Comments are closed.