Denetik izan genuen larunbatean Oreretako Zumardi eta kaleetan Zintzilik irrati libre eta EMTEren 25 eta 18. urtemugak ospatzeko.
Biharamunean ez gaude testu gehiegi idazteko, goizeko saio berezitik hasi eta kontzertu amaieraraino festa luze joan baitzen. Hori bai, milaesker festara hurbildu zineten guztioi!
Hurrengo egunetan audio, argazki eta bideo gehiago zintzilikatuko ditugu web orri honetan. Gaurkoz aurrerapen gisa gozez ateratako hauxek:
Kantu Jira Zintzilik irratian (oarsoaldeko hitzaren bideoa)
Entzun abestia:[audio:http://blip.tv/file/get/Zintzilik-IkimilikiliKlik_25urte_zintzilik245.mp3]