prentsaurrekoa_091007

Entzun prentsaurrekoa [audio:http://blip.tv/file/get/Zintzilik-U10JaialdiaOreretanEMTEEtaZintzilikIrratiarenUrtemugakOs492.mp3]

Jaitsi prentsaurrekoa: mp3 / ogg

Prentsaurrekoan irakurritako testua:

Gaurkoan hemen bildu garenok, Zintzilik Irratia eta EMTEko kideok, badugu zer ospatu. Izan ere, Zintzilik Irratiak 25 urte beteko ditu aurtengo denboraldian, eta EMTE-k 18 urte? Beraz, URTE ASKUAN!!!

Zintzilik Irratiaren lehenengo emisioa 1984ko abenduan izan zen. Garai haietan irrati libreak zabaltzen hasi ziren Euskal Herrian, komunikabide ofizial nagusiek ixiltzen zutena zabaltzeko asmoarekin. Zentzu horretan, Zintzilik Irratia Oreretako kolektibo, elkarte, talde eta pertsona guztien ideak, iritziak, kritikak eta zuzenean eragiten dienaren inguruko proposamenak egiteko duten eskubidea eta beharraren aurrean sortzen da.

Tamalez, ?komunikazioaren? (gezurren komunikazioaren) zentralizazioa eta monopolioa dutenak berdinak jarraitzen dute izaten, eta gaur egun pentsatze hutsa bera ere delitua bihurtu denean, trabak handitu besterik ez dituzte egin. Adierazpen askatasuna behin ete berriz ukatzen digute.

Halere, Zintzilik Irratiak bizirik darrai FM 100eko bandan, fresko eta gogoz kontrainformazioaren bozgorailua izaten jarraitzeko, sektore herrikoien, baztertuen, zapalduen eta erasotuen ahotsak zabaltzeko, barregiteko, maitatzeko, amesteko edo kontrolatzen gaituztenak iraintzeko, nahi izanez gero.

Balore kapitalistak muturreraino iritsi diren garai hauetan 25 urte autogestioan, parte hartzean eta asanbladan funtzionatzeak erakusten du bizitza antolatzeko bestelako modu batzuk posible direla, egi gehiago existitzen direla, eta batez ere, horretan sinistu eta jarraitzeko nahiak, gogoak eta jende asko badagoela.

Guzti hau ospatzeko, hurrengo larunbatean, urriak 10, jai herritar bat antolatu dugu. Irratiarekin modu ezberdinetan kolaboratu eta kolaboratzen duzuen guztiak zaudete gonbidatuta, zuek gabe, proiektu hau ez litzatekeelako egia izango, mila esker!

Hona hemen larunbaterako prestatu dugun egitaraua:

Goizeko 10:30etan, irrati saio berezia Oreretako Zumarditik zuzen-zuzenean. Bertan Zintzilik irratia sortu zuten lagun, herriko elkarte eta kolektibo pila eta irratiko kolaboratzaile eta lagunak izango ditugu.

Goizean zehar, Oreretako erdialdean kale animazioa: Zumardi, Herriko plaza, Alondiga eta Biteri txiki kaleetako ?tontodromoan? performantzeak, antzerkia, kale musikariak, bertsolariak, trikitilariak, serigrafia, azoka eta beste hamaika ekitaldi izango ditugu.

Eguerdiko 14:00etan bazkari herrikoia Txintxarri elkartean. Sarrerak salgai O?atiarra, Arkaitza eta Sindikato tabernetan (12 ? langabetu eta ikasleek, eta 15 gainontzekoek)

Bazkalostean Matxura Buruan show, Imanol Karballo kantautorea eta sorpresak.

Arratsaldeko 18:30etan kontzertu erraldoia zumardiko karpan: 2 Daion, Soon Treess, T.Dinox, Toil, Frida Pipol, Boogie Van, Trigger Travis, Kontrako Eztarritik, Korumba (hauek denak EMTEko taldeak)? eta Leize talde gonbidatuarekin. Kontzertua doan, noski! (eta zuzenean FM 100 eta www.zintzilik.net -webgunetik)

+ Prentsaurrekoan Agustin Sarasolaren kolaborazioa:

[audio:http://blip.tv/file/get/Zintzilik-U10_Agustin_Sarasolaren_kolaborazioa_prentsaurrekorako602.mp3]

: Sin categoría

Comments are closed.