Amnistiaren Aldeko Mugimenduak salatu duenez atzo gazte bat atxilotu
zuten Oreretan. Hona hemen AAMaren prentsa oharra:

Atzo arratsaldeko 19:45 inguruan sei Ertzain Oreretako herriko
tabernara sartu ziren eta adin txikiko gazte atxiloturik eraman zuten
inolako arrazoirik eman gabe. Bertan zegoen jendea azalpen eske hasi
zenean gogor oldartu ziren hauen aurka. Atxiloketa oso bortitza izan
zen, lepotik tiraka furgonetara eraman zuten eta furgonetan lurrean
etzanda eta kolpeka eraman zuten Ertzain etxera. Ordu erdi beranduago
aske utzi zuten.

Azken asteotan izugarria izaten ari da Ertzaintzaren jazarpena Oreretan,
bereziki gazte independentisten aurka ematen delarik bortizkeria hau.

Comments are closed.