Arraguan (Oiartzun) orain 10 bat urte auzoan kokaturiko eskola zaharra okupatu zuten biziberritu eta berrerabiltzeko asmoz. Eraikinaren zati bat etxebizitza bilakatu zuten eta besteaaldiz entsegu lokal. Udaletxeak gazteentzako zerbait egingo ote itxaroteaz neka-neka eginda zeuden, musika taldeek non entsaiatu ez edukitzeaz aspertuta, eta horrela sortu zen Goiko Eskola Kulturgune Okupatua.

Abuztuaren 1erako jaialdi bat antolatu dute Goiko eskolakoek Oiartzungo Landetxe plazan.

Jaialdi honekin duela urte eta erdi martxan jarritako GOIKO ESKOLATIK MUNDURA BIRA ekimena borobilduko dute. Ekimen honen baitan Goiko- Eskolan entseatzen duten 7taldek kontzertuak eskeini dituzte herriko zenbait tabernetan. Helburu nagusiak taldeak entsegu lokaletik irten eta jendaurrean agertzea eta Oairtzunen musikaren bitartez aisialdi eskeintza alternatiboa proposatzea dira.

Egitaraua:

17:00: Jaialdiaren aurkezpena

17:15: Kapoeira emanldia

18:00: Bossa-Brasil (Brasiletik)

19:00: Rail (Goikoeskolatik)

19:30: Influenza (Goikoeskolatik)

20:00: Break-dance emanaldia

21:00: Kakahuete (Goikoeskolatik)

22:00: MC,s Yanu + Iding Konsul + Revolutionary Brother

23:00: Aximila (Goikoeskolatik)

24:00 Kean (Goikoeskolatik)

01:00: Nonguayaz (Goikoeskolatik)

Comments are closed.

Previous Post
«