HERRERIATIK… ETA KALETIK!
Azaroan berriz martxan ipini genuen irratia urte t’erdi geldirik izan ostean. Gainera aurten ere Herreriatik emititu? dugu, etxea botatzeko planak atzeratu baititu udalak.
Asanbladan egindako aldaketa eta teknika mailan egindako konponketen ostean urte nahiko lasaia izan dugu. Saio zahar batzuk jarraitu dute eta berri batzuk indartsu hurbildu zaizkigu. Musika,? kontrainformazioa, erokeriak,? literatura eta eguneroko informatiboak? ez dira faltatu FM 100ean.
Gure programazioan beste irratietako saio mordoa ere izan ditugu Arrosa sarean dauden irratiei esker, eta ez dira faltatu urteroko saio bereziak (Txerrimu?oren urtemuga, Santomasak AEKrekin, Korrika, Greba orokorra,…). Gainera Txerrikoa eta Santotomasak kaletik zuzen-zuzenean emititu ditugu, irratia Herreriatik kalera hurbilduz.
Oraindik ere Txupinazoko saio berezia gelditzen zaigu (uztailak 21, 17:00), eta saio honekin herriko jaiei hasiera eman eta aurtengo denboraldiko zuzeneko saioak agurtuko baditugu ere, udan zehar irratiko emisioa ez da etengo eta gure saio batzuen errepikapenak eta Arrosako hainbat saio izango dituzue entzungai udako programazioan.
Denboraldia bukatzeko irratiaren 25. urtemugako ospakizunak antolatzeari ekin diogu, hurrengo abenduak 25 urte beteko baitira Zintzilik irratia martxan jarri zenetik. Horrexegatik urriaren 10ean Zintzilik berriz kalean izango da, eta gure kolaboratzaile, entzunle, laguntzaile eta hurbiltzen den herritar ororekin hasiko gara ospatzen Oreretako irrati librearen 25. urtea.
Txosnetan hasiko gara irratiaren 25. urtemuga girotzen, aurten txosnetan egongo baita Zintzilik irratia (gogoratu iaz ez ginela egon Txosna batzordearen funtzionamendu berriaarekin bat ez gentozelako). Aurten ere saiatu gara funtzionamendu hori aldatzen, txosnen eremuan elkarlana sustatu eta antolatzeko beste aukerak badudela uste baitugu. Baina ezinezkoa izan zaigu, eta azkenean, txosnak irratiaren funtzionamendurako duen garrantzia kontutan hartuz, txosna batzordearen funtzionamendu ereduan partehartzea erabaki dugu.
Besterik gabe, milaesker aurten irratia laguntzen aritutako guztiei, eta ondo pasa jaietan!

Comments are closed.