panela-kentzen

Asteazkenean Ertzaintzak Oreretako preso politikoen argazkien panela kendu zuen Herriko Enparantzatik.? Egoera hori salatzeko elkarretaratzea eta manifestazioa egin ziren asteazkenean bertan. Atzo, Oreretako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak prentsaurrekoa eman zuen eta mobilizazio gehiago iragarri zituen: gaur, ostirala, 20:00etan, manifestazioa izango da, Herriko Enparantzan hasita.

www.askatu.org-tik jasotako prentsa oharra:

Oreretako AAMk gogor salatu du Ertzaintzaren jarrera
Atzo goizean kendu zituen Ertzaintzak herriko presoen argazkiekin kalean zegoen panela. Gertaera larri honen aurrean kalera ireteko deia egin du AAMk.
ORERETAKO AMNISTAREN ALDEKO MUGIMENDUAREN OHARRA
Gaur goizean, 09:15ean, Ertzantza Oreretako Herriko Plazara bertaratu da bertan dauden herriko Euskal Presoen panela kentzera. Horretarako, udalaren grua bat erabili dute.
AAMk zera azpimarratu nahi du: Ez dutela lortuko Euskal Presoen aldeko elkartasuna isilaraztea. Ezingo dutela Euskal Presoek pairatzen dituzten egoera larriak ezkutatu.
AAMk euskal gizarteari, eta bereziki Oreretako herritarrei dei egiten die kalera atera daitezen azken gertaera larri hauek salatzeko.

www.oarsoaldekohitza.info-tik jaotako informazioa:

Preso politikoenganako elkartasuna ez dela bukatuko adierazi du AAMk
Presoak Atzo egindako agerraldian ?elkartasuna eta konpromisoa? eskatu zieten herritarrei gatazkari aurre egiteko
Ertzaintzak herenegun herriko preso politikoen argazkiak kendu izanak hautsak harrotu ditu herrian. Egoera hori salatzeko elkarretaratzea eta manifestazioa egin zituzten herenegun. Atzo, Oreretako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) mobilizazio gehiago iragarri zituen: gaur, 20:00etan, manifestazioa antolatu dute, Herriko Enparantzan hasita.
?Ekintza horrekin konponbiderako bidea hartu dela uste al dute??, galdetu zuten atzoko agerraldian AAMko ordezkariek. Aldi berean, herriko preso politikoak ez dituztela ?inoiz ere ahaztuko? eta haienganako elkartasuna ?etengabea? izango dela agertu zuten.
AAMko kideekin batera, herriko preso politikoen senideak izan ziren, baita Ertzaintzaren jokabidea salatzeko asmoz bertaratu ziren hainbat herritar ere. ?Nora eramango gaitu PSOEk eta Eusko Jaurlaritza berriaren dinamikak??, adierazi zuten. Hartara, presoen argazkiak kentzea irtenbidea ez dela gaineratu zuten, eta gatazka konpontzeko lan egingo dutela esan zuten, ?arazo politiko luze hau belaunaldi honetan konpondu behar delako?.
?Espainiako Estatuak, eta PSOE eta PP morroiak itsu-itsuan dabiltzala ikusita, Euskal Herriko biztanleriari konpromiso gehigarria eskatzen diogu?, azaldu zuten.
Hala, gatazka politikoaren bukaera ?Euskal Preso Politikoen Kolektiboa etxeratuta eta berriro dagozkigun eskubideak itzulita? helduko dela azaldu zuten.
?Argazkiak, ikur oso esanguratsuak?
Presoen argazkiak ?euskaldunentzako ikur oso esanguratsuak? direla azaldu zuten atzoko agerraldian. Horrez gain, gatazka politikoa sortu dutenak ?Espainiako eta Frantziako estatuak? izan direla jakinarazi zuten. ?Euskal Herriak haien inperialismoa jasan behar izan du, eta behin eta berriz urratu dituzte gure eskubideak. Horiek ez dira negoziagarriak, gureak dira eta kito?. Gaur egun espetxeraturik dauden herriko 27 presoak horren ondorio direla azaldu zuten.
Argazkiak kendu arren, presoenganako elkartasuna ?etengabea? izango dela berretsi zuten.

Comments are closed.