zundaketak_gelditzen_jaizkibelen_090616Astearte arratsaldean Jaizkibelen izan ziren ?Jaizkibel bizirik?eko lagunak eta antza, obretan jarraitzen zuten.

Hona hemen bertan garbatutako bideoa:http://blip.tv/file/2249142/

Hurbildatako lagunek zundaketak geldiarazi zituzten eta bi lagun obretara kateatu ziren. Ondoren obretako arduradun bat etorri zen eta esan zuen goizean joan zirela munipak gelditzeko aginduarekin, baina lur azpian engantxatuta gelditu zitzaien material garesti bat (diamantearen burua edo) atera nahian zeudela. Hitza eman zuten bertatik alde egingo zutela… Ondoren, munipak etorri ziren eta gertatutakoaren berri jaso zuten

Zundaketak egiten ari zen enpresa bertatik alde egingo dutea esan arren adi jarraitzeko deia zabaldu du ?Jaizkibel Bizirik?ek, seguraski ez da bigarren ezta azken saiakera izango eta.

Ostiral honetan konzentrazioa deitu du ?Jaizkibel Bizirik?ek Pasai Donibaneko Plazan, 19:00etan.

Comments are closed.