Astelehen goizean Jaizkibelen zundaketak hasi direlaren mezua zabaldu da eskualdean.

Helbide honetan ikus dezakezue zundaketen bideoa: http://blip.tv/file/2244654

Hona hemen Jaizkibel Biziriken komunikatua:

?Jaizkibel Bizirik?-ek legez kanpoko zundaketak egiten hasi direla salatu eta berehala gelditzeko eskatzen du.

Zundaketak joan den astean hasi ziren Pasaiako udalerrian.

Superportuaren aurka dauden 30 bat talde biltzen dituen ?Jaizkibel Bizirik? ekimenak pasa den astean hasita inolako baimenik ez duten zundaketa geoteknikoak egiten ari direla salatzen du.

Zundaketa berri hauek Jaizkibelgo I?alurreta baserriaren sarreran hasi dituzte. Beraien helburua superportuaren sarbide izango liratekeen tunelen eraikuntzan zein material geologiko aurkituko liketen zehaztea litzateke.

Zundaketak aurrera eramaten ari den ?Sondeos Bierzo? enpresak ez du inolako baimenik eskatu Pasaiako udalari. Erabiltzen ari diren ura errekatik bonbeatzen dute 300 metroko sakonean arkaitz geruza guztiak zulatzeko ahaleginean.

Herritarren iritzia kontutan hartu gabe hasi diren obra hauek guztiz ILEGALAK lirateke, udalaren baimena beharrezkoa baita horrelakoak egiteko, inguruari nola eragingo dioten zehazten duten azterketaz gain.

Gainera, bai superportuaren proiektua, bai tunelak, oraindik paperean bakarrik daude, hau da, ez dira ofizialki onartuak izan, eta ez Pasaia eta ez Lezoko planeamendu urbanistikoetan ez daude aurreikusita.

Tramitazioa guztia egin gabe badago ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak ekintza kontsumatuen bidea aukeratu du inork eskatu ez duen eta inolako justifikaziorik ez duen proiektu hau ezarri nahian.

Azken urte hauetan behin eta berriro saiatu dira legez kanpoko zundaketak egiten. Prepotentzia honen aurrean oraingoan ere GELDITZEKO EXIGITZEN dugu, eta ez hanka ez bururik ez duen egitasmo hau behin betirako baztertzea.

Oker daude Olano, Txabarri, Iturbe eta konpa?ia herritarron kaltetan eta gure iritzia zapalduz tamainarik gabeko atentatu hau burutuko dutela pentsatzen badute.

1000 miloitik gorako inbertsioa duen atentatu ekologiko honek ez du ez ekonomia, ez soziala, ez ekologikoa izango den onurarik ekarriko; bai ordea diru publikoa xahutzea, guztiona den ondare naturala txikitzea eta bailarako biztalengoaren bizi baldintzat okertzea.

Datozen egunetan Jaizkibel mendiaren defentsan egingo diren ekimenetan parte hartzera animatu nahi dugu. Jaizkibel guztion altxorra da eta ez diegu utzi behar lau LAPUR haundiri beren probetxurako suntsitzen.

Zundaketak eglditu orain!

Ez superporturik, ez tunelik!

Jaizkibel Bizirik, 2009ko ekainaren 15ean.

Comments are closed.