Oiartzun, KE? Errausketaren aurkako plataformak jardunaldiak
antolatuko  ditu Oiartzungo  herrian.
oiartzunke

Ekainak 10

Abiadura Handiko Trena, gaur egungo egoera. Mikel Alvarez

Ekainak 17

Hiri Hondakinak, ?zaborrak?.Atez ateko bilketa,Usurbil, azalpena.

30.000 sinadura bilketa. Juami Galatas

Ekainak 25

Jaizkibelko superpuertua. Mairi Garcia

(Hitzaldi bakoitzean, aurretik dokumental bat proietatuko da.) Ekitaldi guztiak liburutegiko aretoan egingo(Manuel Lekuona) dira arratsaldeko 7,30etan

Bi astean(ekainak 8tik-19ra) hauetan liburutegiko aretoan ERAKUSKETA bat egongo da, hiru gaien inguruan (AHT, Superpuertua, Hondakinak).

Arrazoi asko daude jardunaldi hauek burutzeko eta seguruenik gehiagotan egin litezke, gaiak pisuzkoak baitira. Gure ingurune honetan gauza asko gertatzen ari dira bereziki azkar eta arrapalada batean. Herritarrari ez zaio inolako aukerarik ematen, ez informaziorik, ez eta gaiak mahai gainean jarri eta kontsulta bitartez bere iritzia plazaratzeko biderik irekitzen ere.

Proiektu piloa dugu, ?gure? ingurumenari kalte handiak eragiten dizkiotenak. Hor genuen hiri hondakinak erretzeko Gaintxurizketan eraiki nahi zen Errausketa planta, hiritarren ahotsak geldiarazi zuena. Orain Zubietara aldatu dute kokalekua baina ez gaude salbu! Kutsadura airez hedatuko baita, bailara osora. Kontuan izan, beste zenbait herrialdetan, barazkiak eta esnekiak kutsaduratik babesteko 5,10 eta 25 kilometrotako distantziak ezarri ohi dituztela.

Hemendik gertu, Usurbilen bertan, hondakinen kudeaketan aurrera pauso oso garrantzitsua eman dute. 2008an, bilketa selektiboa % 28,40ra iristen bazen, 2009ko apirilean, %76rainokoa izatera iritsi da. Hobekuntza handia lortu dute eta zinez eredugarria da abian jarri duten atez ateko bilketa sistema berria.

Foro Aldundiak berriz, bere horretan dihardu eta euren errauskailu sistema, ideia zaharkitu eta teknologia modernoenez baliatuta ere, 2016rako aurreikusten dituzten helburu txiki bezain eskasetara baino ez dira heltzen, hau da: birziklapenaren %50era. Usurbilgo emaitzetatik oso urrun, beraz. Zazpi urte lehenago, helburu horiek, gaindituak izan dira! Orduan? Zertarako errausketa planta bat Zubietan?

Badago besterik, bailara honetan bertan bi proiektu gehiago daude mahai gainean une honetan, bata AHTren proiektua eta bestea Jaizkibeleko itsas ertzean agintariek lotsarik gabe eraiki nahi duten ? Ekoportua?, Pasaiko Kanpo portua, alegia.

Gure ustetan, horrelako proiektuek dirua besterik ez dute mugitzen eta gutxi batzuen, betikoen, poltsikoetara heltzen da. Ez , ez da topiko bat, ikus bestela,gaur, krisiaren izenean ere, zer nola jokatzen duten. Berdintsu. Autoa erosteko diru laguntzak sortzen dituzte, azpiegiturak non nahi egin nahi dira baina? jendearen benetako beharrak asetzeko dirurik ez dago?!

Sakon eta luze hitz genezake proiektu guzti hauen inguruan eta horretarako antolatu ditugu jardunaldi hauek, datozen hiru asteetan, dokumental, hitzaldi eta erakusketa bitartez.

Oiartzun 09-6-4 (Oiartzungo errausketaren aurkako plataforma)

Comments are closed.