Atzo irten ziren espetxetik Harkaitz Anza, Oinatz Arbelaitz, Alain Luna, Egoitz Urbe, Hodeiertz Urain eta Iker Zabala.

Aurreneko ongietorria Aranjuezko, Navalcarneroko eta Valdemoroko espetxeetan izan zuten gazteek, senideak eta lagunak haraino joan baitziren euren bila.

Zintzilik Irratiko arranoa bertan zen, eta kronika eder hau egin zigun bertatik ostiraleko Erretegian.

Entzun [audio:http://blip.tv/file/get/Erretegia-EspetxetikIrteera090522588.mp3]

Jaitsi espetxe irteeran egindako kronika.

Gaur goizaldean iritsi dira Errenteria-Oreretara, Pasai Donibanera eta Oiartzunera.

Egunean bi aldiz sinatu beharko dute aurrerantzean eta ezingo dute Espainiako estatutik atera.

Amaitzeko aipatu gazte hauekin batera auzipetuta zeuden Iker Iraolari, Gorka Etxeberriari eta Jon Mikel Otxoari karguak kendu dizkie epaileak.

Comments are closed.