2008ko apirilaren 18an hasi eta ia lau hilabetez luzatu zen sarekadaren harira atxilotuak eta espetxeratuak izan ziren Oarsoaldeko sei gazte libre geldituko dira datozen orduetan bermea ordainduta. 2008ko apirilaren 18an 10 gazte independentista atxilotuak izan ziren eskualde honetan eta ondoren beste bi polizia operazio burutu zen. (ikusi atxiloketak 2 )? Azkena urte bereko uztailaren 1ean izan zen, bilatze eta atxilotze agindua zuten hainbat gaztek Oiartzungo udalean burutu zuten agerraldiaren ondoren. (atxiloketak 3). Operazioa espainiar poliziak burutu zuen eta atxilotuak izan ziren hainbat gaztek torturak salatu zituzten.

Guztiak Madrilgo espetxeetan egon dira: Soto del Realen hasieran eta gero, tokiz aldatu zituzten. Oinatz Arbelaitz Aranjuezko espetxean zegoen; Harkaitz Anza, Alain Luna eta Hodeiertz Urain, Valdemoron; Iker Zabala Navalcarneron eta Egoitz Urbe Alcala-Mecon.

Gaur aske gelditu diren gazteak hauek dira:

Iker Zabala (Oiartzun)

Oinatz Arbelaitz (Oiartzun)

Alain Luna (Lezo)

Egoitz Urbe (Oiartzun)

Hodeiertz Urain (Orereta)

Harkaitz Anza (Orereta)

Gazte hauek guztiak espainiar espetxeetan sakabanatuak izan dituzte atxilotu zituztenetik. Zabala, Arbelaitz, Luna eta Urbek 6.000 euroko bermea ordaindu beharko dute. Anzarieta Uraini 20.000 eurokoa ezarri diete.

Gazte hauekin batera atxilotutako eta espetxeratutako beste bost gaztek preso jarraitzen dute: Josu Arruabarrena; Aitor Franco; Xabier Lujanbio eta Maitane Linazasoro oreretarrak eta Oihana Mujika oiartzuarra dira. Madrilgo eta Avilako espetxeetan daude preso bostak.

Comments are closed.