Larunbatean Elkartasun eguna ospatuko da Oiartzunen.

Hona hemen Oarso_Bidasoako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak igorritako informazioa eta egitaraua:

Oarso-bidasoa eskualdeko argazki errepresiboa osatzen aritu gara azken hilabeteotan eta egunetik egunera, hilabetetik hilabetera eta urtetik urtera gure eskualdeko argazki errepresiboak okerrera egin duela azpimarratu behar dugu. Eskualdeko presoen kopuruak gora egin du. Dagoeneko kalean egon behar luketen eskualdeko herritarren kopuruak gora egin du. Gatazkaren ondorioz gure herrietan bizi ezin duten herritarren kopuruak gora egin du, iheslari kopurua ere geroz eta handiagoa delarik. Urteak daramatzagu euskal preso eta iheslari politikoei elkartasuna eta babesa eskaintzen. Duela aste gutxi PNVk eta PSOEk diseinatutako dispertsioak 20 urte bete zituen. 20 urtetan gure presoak isolatzen, urruntzen, jipoitzen saiatu dira eta duintasuna galtzerainoko puntuan jarri nahi izan dituzte. Baina esan behar dugu hori ez dutela lortu. Kolektiboak indartsu jarraitzen du eta ez zaio kaleko indarrik faltako. Herriak eta Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Elkartasuna eramango du Espainiako eta Frantziako espetxe guztietara, ziega bakoitzera eta euskal preso politiko bakoitzarengana, baita euren senideengana ere. Gure eskualdeko preso bakarra aurkitzen da une honetan Euskal Herriko kartzeletan.

-?? Entzun elkartasun eguneko soinu deia

Segidan:

Oarso-Bidasoako argazki errepresiboa

Elkartasun eguneko egitaraua

Badira urteak Oiartzunen data horietan ekimenak prestatzen ditugula. Izan ere Maiatzaren 17 batean, 1986an zehazkiago, espetxeratu zituzten Ander eta Estanix oiartzuarrak. Aurten 23 urte beteko ditzute espetxean, Parot Doktrina aplikatu diete eskualdeko beste preso batzuei bezala. Ikusita gure eskualdeko egoera okertzen ari dela. Etsaiak errepresioa besterik ez duela erabiltzen gure herritarrak jipoitu eta espetxean mantentzeko, indar metaketa egin eta guztion artean antolatutako Elkartasun eguna aurkeztu nahi dugu.

Bide batez gogoratu nahi dugu euskal preso politikoen eskubideen aldeko sinadura bilketekin aurrera jarraitzen dugula herri guztietan eta Maiatzaren bukaeran tartekatuko direla mozioan eskuladeko herri guztietan ondoren Ekainean Eusko Legebiltzarrean egingo den bezala.

OARSO BIDASOAko argazki errepresiboa:

OIARTZUN:

  • 10 preso politiko.

  • 2 preso Parot doktrina aplikatuta: Ander Errandonea, Estanix Lopez.

ORERETA:

  • 26 preso politiko.

  • Preso 1 Parot Doktrina aplikatuta: Andoni Altza.

  • 5 preso 3/4ak beteak: Jokin Urain, Juantxo Lasa, Nerea Garro, Joxe Mari Mujika, Josu Ziganda.

LEZO:

  • Preso 1

ANTXO:

  • 2 preso politiko

IRUN:

  • 8 preso politiko.

  • 2 preso politiko 3/4ak beteak: Juantxo Rojo, Gabriel Zabala.

DONIBANE:

  • Preso 1

S PEDRO:

  • 2 preso politiko.

  • Preso 1 Parot Doktrina aplikatuta: Jon Ander Urkizu.

IHESLARIAK

ELKARTASUN EGUNA: MAIATZAK 16. OIARTZUN

EGITARAUA:

8:00etan MENDI IRTEERA Girizia mendi taldeak antolatuta. Goizeko 8:00etan elkartuko dira Doneztebe plazan ondoren tontor ezberdinetara joan eta bertan euskal preso eta iheslarien aldeko ikurrak jartzeko.

9:00etan DIANA herriko kaleetan zehar.

11:00etan HERRIEN ARTEKO KIROL DESAFIOA. Eskualdeko herriek hartuko dute parte. Orereta, Lezo, Donibane, Oiartzun, Antxo, Irun?. Taldeak parekideak izango dira gainera. Herri bakoitzak bere maila ona erakutsi beharko du.

13:00etan: MANIFESTAZIOA herriko kaleetan zehar.

ONDOREN EKITALDIA: Bertan parte hartuko dute eskualdeko presoen senideak, dantzariak, txalapartariak, abeslariak, (espetxeko gutun bat ere iritsiko da?). Aipamen berezia jasoko dute Oiartzungo Ander Errandonea eta Estanix Lopezek euren 23. urteurrena salatzeko.

14:30 BAZKARI HERRIKOIA 300 lagunentzat. Helduentzat eta haurrentzat egongo dira menuak. Helduen txartelak 15 euro, Haurrenak 6 euro. Tabernetan salgai daude, eta lehen bailehen erosteko deia luzatu nahi dugu. Menua ere goxoa, Arrai zopa eta haragi gisatua. Bazkarian, zozketak, musika eta giro paregabea.

15:30ean Gurasoek lasai bazkaldu dezaten, haur jolasak prestatu ditu Oiartzungo Ttak taldeak, Puzgarriak eta jolasak.

18:00etan HERRIEN ARTEKO BERTSO DESAFIOA.

Doneztebe plazan hasi eta herriko tabernetan zehar bertso potea burutuko dute eskualdeko bertsolari ezberdinek.

22:00etan KONTZERTUA Doneztebe plazan.

  • ANGER talde arrasatearra.

  • LUZ DE PUTAS talde o?arbitarra.

  • ESNE BELTZA Solanoren proiektu berria.

  • APARTHEID talde oiartzuarra.

EGUN OSOAN ZEHAR

  • KALE ANIMAZIOA

  • TXOSNA, Doneztebe plazan, goizez eta arratsaldez.

  • POSTUAK, arropa, materiala salgai.

  • ELKARTASUN ZOZKETAKO AUTOKARABANA

Egunean bertan eta aurretik ELKARTASUN EGUNEKO kamixeta beltzak salgai egongo dira herriko tabernetan eta kalean bertan. Neskentzat eta mutilentzat ateratako kamixeta beltza ederrak.

Comments are closed.