02Gaur goizean Oreretako Herriko plazan ELAk eta LABek greban parte hartzeko deia egin dute.

Maitzaren 21erako greba deialdia luzatu diote gizarte osoari krisiak herritar guztioi eragiten digulako.

Greba egunean mobilizatzeko deia egin dute, eta 11:30ean, Donostian, Saguesen, eta 18:30ean, Oreretan egingo den manifestazioetarako deialdia luzatu dute.

Orain arte grebarekin bat egin duten Oarsoaldeko enpresa komiten zerrenda eman dute. Hauexek dira greba egingo dute enpresak: Grupo Ramon Vizcaino, ABB Niessen, Alcampo Oiartzun, Carrefour Oiartzun, Catelsa, Papresa, Oreretako Udala, Oiartzungo Udala, Pasaiako Udala, Lezoko Udala, Pasaiako Portuko Agintaritza, Limpiezas Etxegar, Gureak Oiartzun, Urkabe Benetan, Elster Iberconta, Mariskone, Onity, Mecauto, Limpiezas Eguzki, Pasaia-Lezo Lizeoa, Salva Industrial, Talleres Pasai, Pescados y Mariscos Rodolfo, Petra Lekuona, Sabeco, Serviocio, Talleres Ago, Talleres ZB, Tesinsa, Teurema, Autogrill Gipuzkoa, Calplas, Farvital, Goiar, Hamabi T, Molpo.

Entzun LAB eta ELAk emandako prentsaurrekoa.

Comments are closed.