Mikelazulo kultur elkartearen eskutik IX. Poesia astea ospatuko da Oreretan.
Entzun Erretegian Mikelazuloko Iker-ekin egindako elkarrizketa
Egitaraua:
– Maiatzak 12, asteartea (20:00)
Hitzak musikan poesia eta musika emanaldia. Itxaro Borda,
Kattalin Totorika eta Pantxix Bidart.
– Maiatzak 13, asteazkena
Irakurle bat bada ekimena: arratsaldean zehar Mikelazuloko espazioa
poesiaz beteko da, astean zehar irakurriko diren poemak opari.
– Maiatzak 14, osteguna (20:00)
Palestina: maitasuna eta bakearen lurraldea. Mahmud Darwishen
poemen irakurketa.
– Maiatzak 15 ostirala (20:00)
Jon Miner eta Intxixu Lotien Bandaren kontzertua.
– Maiatzak 16 larunbata (19:00)
BATBADA proiektuaren aurkezpena, hiru libururen argitaratzearekin:
Asier Sarasolaren Poems everybody, poems!
Ion Olanoren Ebaki
Oscar Mansoren Breve historia de los conquistadores
– Maiatzak 17 igandea (19:00)
Suzko lilia: olerkia, musika, estereofonia. Hedoi Etxarte eta
Andoni Arcillaren eskutik.
– Eta maiatzaren 23an (10:00-14:00)
Literatura eskola: 36ko gerra euskal literaturan, Edorta Jimenezen eskutik.
BATBADA PROIEKTUARI BURUZ: Literatura maite dugu, eta literaturarekin batera liburuak, liburuei buruzko guztiak, irakurtzea bera. Oinarrizko grina horri erantzunez sortu zen Mikelazulon, orain hilabete batzuk, BATBADA proiektua. Proiektu honen helburua funtsean honakoa da: sortzaile berrien lanei bidea egiten hasteko aukera ematea, eta beste euskarrietan argitaratzen zailak diren lanak irakurlearen esku uztea. Proiektuak ezaugarri hauek ditu: - Tankera anitzeko testuak eman nahi dira ezagutzera (poesia, teatroa, saiakera laburrak...), BATBADA irakurle-lantegian osatu ondoren. - Testuen ale bakarra argitaratuko da, beste hainbat alorretako sortzaileek (eskultura, pintura, soinua, argazkia?) artista-liburu moduan atondua. - Liburuak Mikelazulon egongo dira denon eskura urte osoan zehar, eta baita sarean ere copyleft lizentzia baten barruan. - Garrantzia berezia emango zaio ale bakoitzaren aurkezpen ekitaldiari. 9. Poesiaren Astearen testuinguruan aurkeztuko du Mikelazulok ekimena. Honako liburu hauek ikusiko dute argia: - Asier Sarasolaren Poems everybody, poems!. Poemei buruzko saiakera poetikoa. Idoia Beratarbide pintore eta ilustratzaileak egindako alea. Aurkezpenaren egunean Audio-CD bat egongo da eskuragarri liburuaren pasarteekin. - Ion Olanoren Ebaki. Poesia liburua. Hainbat lagunen collageekin egindako alea. Hainbat musikorekin elkarlanean aurkeztuko du. - Oscar Mansoren Breve historia de los conquistadores. Poesia liburua. Aitor Ruiz de Eginok eskultoreak egindako alea. Zuzeneko aurkezpena idazleak berak sortutako musikarekin egingo da.