Eskualdeko hainbat sindikatuk, elkartek eta eragilek Oarsoaldea Abian plataforma sortu dute, eskualdearen krisi egoera salatzeko. Apirilaren 25ean izan zen Oarsoaldea Abian plataformaren aurkezpena.

Oarsoaldea Abian plataforman hainbat elkarte eta eragilek parte hartzen dute, gaur egun bizitzen ari garen krisia salatzeko helburuarekin. Lehen pausoa, manifesto bat osatzea izan da, krisiaren irakurketa jasotzen duena, ahalik eta eragile eta elkarte gehienek babesa eman diezaioten. Asmoa aurrerantzean lanean jarraitzeko Oiartzun, Pasaia, Lezo eta Oreretan atxikimendu gehiago jasotzea da, eta horrexegatik, eragile eta elkarte ezberdineei, eta banakako pertsonei, egitasmo honekin bat egin dezaten dei egiten diote, atxikimendua adieraziz eta platafoirman parte hartuz.

Lehenego pausotzat, kontzentrazioa izango da maiatzaren 15an, 19:00tan Niessen Merkatal Gunean, Oreretan.

Plataformaren hurrengo bilera maiatzaren 6an izango da, arratsaldeko 19:00etan Erdiguneko Bizilagun Elkartearen lokalean.

Plataforma elkarte hauek osatzen dute: CGT, LAB, ESK sindikatuek; Errenteria-Oreretako bizilagunen elkarteek; Kale Gorrianek; Bilgune Feministak; EHEk; Zintzilik Irratiak; Oreretako Gazteek; BAI EH; AHTaren Aurkako Asanbladak; Mikelazulo Kultur Elkarteak; Errenteria-Orereta Bizirik plataformak; Superportuaren Aurkako taldeak, Amalatz taldeak, Kalapiek, Kataxulo Gaztetxiak, Ikasle Abertzaleek, Anitzakek eta Elkartzenek.

Hona hemen Oarsoaldea Abianeko kide batekin asteleheneko Erretegian egindako elkarrizketa (gaztelaraz). Entzun

Comments are closed.