Abendu hasieran Asteartero Herria Kalera ekimena jarri zen martxan Donostian.
Ekimenaren bultzaitzailea langile klasearen interesen alde hainbat alorretan lan egiten duen herri- eta langile- jatorriko pertsona-taldea izan zen, eta asteartero-asteartero gairekin sentsibilizatua dagoen jendea eta zuzenki krisia jasaten ari diren langileak elkartu izan dira Donostian.
Apirila hasieran asteroko elkarretaratzeak amaitutzat jo, eta ekimenaren 2. etapa bati eman zioten hasiera. Horrela, apirilerako 3 mahai inguru antolatu dituzte Donostiako Koldo Mitxelena liburutegian.
Krisiaren inguruko hurrengo mahai ingurua gaur bertan izango da ?Krisia eta sindikatuak? izenarekin , arratsaldeko 19:00etan Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean.
Hitzaldiak garrantzi berezia hartu du Maiatzaren 21ean deitutako grebaren deialdiaz geroztik. Bertan Daniela V.(CNT), Kepa Ola(ESK), Aintzane Orbegozo(ELA) eta Lourdes Eraso(LAB) sindikatuetako ordezkariak izango dira krisi egoerari buruz eztabaidatzeko. Hitzaldia zuzenean jarraitzeko aukera egongo da Internet bidez, ordu berdinean KMKren webgunearen bidez http://www.gipuzkoakultura.net/kmk-zuzenean.php

Asteleheneko Erretegian Herria Kalera ekimeneko Gorkarekin izan ginen, hona hemen elkarrizketa.

Info +: http://herriakalera.net/

Comments are closed.