Madelon Sariak Literatura Lehiaketa antolatu du EHGAMek Xanti Altxu gogoratzeko.

Astelehenean EHGAMek Madelon Sariak Gazteentzako literatura leihaketa aurkeztu zuten.

Xanti Altxuk bere bizitzan bultzatu zituen baloreak sendotzea eta zabaltzea izango du helburu lehiaketak, batez ere, homosexualen eta transexualen bizimoduaren normalizazioa.

Madelon Sariak Literatura Lehiaketa 18 eta 25 urteko gazteei zuzenduta dago.

Gaia librea da, baina kontakizun laburrean (5 eta 10 orrialde artean) gay, lesbiana, bisexual, transexual edo beste erlazio afektibo-sexualaren ikutua izatea da baldintza bakarra.

Lanak maiatzaren 29a baino lehen aurkeztu behar dira, eta sari banaketa ekainaren 26an egingo da.

Asteleheneko Erretegian Ehgam eta Milaka Luma saioko Mikel izan genuen gurekin, eta Madelon Sariei buruz aritu zitzaigun. Entzun Mikelen elkarrizketa

Info +: http://www.ehgam.org

667 435 570

Milak Luma saioan (astelehenero gaueko 22:00etan Zintzilik Irratian)

Comments are closed.