Orain 20 urte hasi zen euskal preso politiloen sakabanaketa salatzeko Etxeratek antolatutako martxa gaur helduko da Oreretara.

Sakabanaketak sufrimendua besterik ez du ekarri. 21 euskal preso hil dira espainiar eta frantziar Estatuetako ziegetan. Hori gutxi balitz, bisita egitera zihoazen 16 senideek ere heriotza topatu dute sakabanaketa dela-eta. Astero, milaka kilometro egin behar dituzte euskal preso pilitikoen senideek.

Sakabanaketak, urruntasunak, isolamenduak, jipoiek, mehatxuak eta heriotzak ez du elkartasunarekin amaitu. Euskal preso politikoek etengabeko babesa jaso dute 20 urte hauetan.

Dispertsioaren aurkako martxa da elkartasun honen azken adibidea. Martxa apirilaren 14ean hasi zen Gasteizen eta apirilaren 19an Durangoko Landako gunean antolatutako ekitaldi nazionalarekin amaituko da.

Hona hemen eskuldeko ordutegia:

– 16:30ean, Oiartzunera iritsiko da.

– 18:30ean Pasai Donibanen,

– 19:00etan Lezon

– 19:30ean Oreretan. Enkartelada berezia eta herri afaria izango da.

Info +: http://dispertsioak20urte.wordpress.com/

http://www.etxerat.info/

http://www.askatu.org/

josu-ziganda

Josu Ziganda

Bihar, Oreretan, enkartelada berezia egingo da Herriko plazatik Gazta?o auzora, Josu Zigandak espetxean 20 urte bete dituela salatzeko.

Comments are closed.