Aurreko asteburuan gure eskualdea zeharkatu ostean, Korrika 16ak bere bidea jarraitu du, eta igandean Gasteizera helduko da.

Entzun egun hauetako kronikak (milaesker E?aut, eta gaionentzeko berriemailei)

Asteleheneko kronika

Asteazkeneko kronika

Osteguneko kronika

Ostiraleko kronika

Oiartzun eta Oreretako AEKko euskaltegiek autobusa antolatu dute Gasteizera joateko (izena ematea ohiko lekuetan).

Eta Gasteizera joatea ezinezkoa bazaizu, entzun Zintzilik irratiak, Arrosa sareko beste hainbat irratirekin batera, eskainiko duen saio berezia Gasteizko Hala Bedi irrati librearen eskutik.

Hala Bedik Korrika 16 amaieraren zuzeneko jarraipena egingo du, goizeko 10:30etan hasi eta? eguerdiko 14:00 arte.

Korrikan parte hartzen duten protagonistei elkarrizketak, testiguaren jarraipena furgonetatik, ekitaldia zuzenean eta Gasteizen Korrikak antolaturiko gune ezberdinetako? giroa dastatuko dugu gure korrespontsalei esker.

Irratsaioa Arrosa irrati sareko hainbat irratiren bidez entzun ahal izango da.

Comments are closed.