Oiartzungo urkabe baita etxean udaberriaren etorrera ospatu nahi dugu, eta horretarako gure txokora gonbidatu nahi zaitugu egun eder bat pasatzera.
apirilak 4, larunbatez
merkatalgunera joan ordez
urkaberri merkatura
gerturatu zaitez
bertan inperio faltsuen gezurrezko txanponik gabeko salerosketa harremana sustatu nahi dugu (trukea) berdinen artean, krisiaren kontra armairu zaharrak hustutzeko gonbidapena luzatuz. ekarri zure liburu, arropa, aparailu edo amonaren diamanteak bai egunean bertan edo aurretik jarriko ditugun puntutara, gero izen eta abizenez apirilak 4eko merkatuan egongo den trukearen txokoan ipintzeko.
bigarren eskuko gauzak, artisautza eta artelanak ere bildu nahi ditugu, salgai jartzeko edo bakoitzak aukeratze
Egitaraua:
11etan irekiko da merkatua, eta 3 zatitan banatu dugu bera:
– dohako denda, jendeak utzitako gauzez osatua
– trukearen txokoa
– salmenta postuak, artisautza eta bestelako produktuez osatuak
gonbita mundu guztiari pilatutako gauzak ekartzera eta trukera animatzera.
18etatik goiko funk JAM eskolak lagunduko du merkatua, musikariak! tresnatara!
20.00 merkatu itxiera eta azken subastak
20.30etan “ate hautsiak” emanaldia ganbaran, musika, hitza eta irudiak mikelazuloko
kideen eskutik
22.00etan imanol carballo kantautoreak abestuko digu belarri eta erraietara
00.00ak aldera “love boat” sesioa eskeiniko digu ikerrek, musika soberan geratutako
objektuak dantzan ipintzeko