Entzun atzoko konexioa Korrikarekin

ORERETAKO KORRIKA 16 KILOMETRO BANAKETA

100 elkarte baino gehiagok hartuko dute Korikaren lekukoa eskualdean.

Hona, hemen Oreretan Korrikaren lekukoa hartuko dutenen zerrenda:

  • Goizeko 04:32etan helduko da Oreretara. Lezotik sartuko da, eta lehenengo kilometroa, tren geltoko parean, herriko ikastetxeek egingo dute.

  • Kirogan Euskalgintzak hartuko du Korrikaren lekukoa

  • Aralar kalean Udalak hartuko du

  • Beraunen, piszinetan, Andra Mari abesbatzak hartuko du lekukoa.

  • Beraungo pilotalekuan Emakumeek eta Bai Euskal Herriak hartuko dute. Emakumeen kilometroan, Bilgune Feministak erositako kilometroan, etorkinek osatutako Garaipen elkarteko emakumeek hartuko dute lekukoa, eta aste honetan Gernikan izandako hilketa salatuko da, biloentzia matxistaren kontrako kilometroa izango da.

  • Lanerako errotondan Elkarte gastronomikoek eta Etxeratek hartuko dute euskararen aldeko lekukoa.

  • Herriko plazan Gazteak, Gazte Asanbladak eta Ikasle Abertzaleak.

  • Fanderiako pilotalekuan Ezker Abertzaleak hartuko du Oreretako azken kilometroa.

Korrika goizeko 05:09etan Oiartzuen sartuko da Arraguatik.

ORERETAko EKITALDIAK:

– 17:30ean Haur jolasak

– 20:00etan omenaldia

-21:30ean Korrikotea (sarrerak salgai Arkaitza, Gailur eta Paraison)

-00:00etan Korrikitauna

-03:00etan Bertsosex emanaldia

Korrika 16 goizeko 04:32etan helduko da Oreretara. Lezotik sartuko da, eta lehenengo kilometroa, tren geltoko parean, herriko iksatetxeek egingo dute.

Gogoratu ere, Landare tabernan aurreko Korriketako argazkien erakusketa dago ikusgai.

ESKUALDEKO EGITARAUA:

– PASAI ANTXO:

12:30ean Kantu jira

16:00etan haur eta gazte jolasak

19:30ean triki poteoa

21:30ean Basari Elkartean afaria eta ondoren Aho bero+2 Bertso eskolaren saioa.

Korrika 16 gaueko 03:10 aldera iritsiko da Antxora Buenavistatik.

  • TRINTXERPE

Goizean zehar haurrentzako jolasak

22:00etan afaria Trintxer-en. Aurretik triki-poteoa, eta afarian bertsolariak

Korrika 03:37tan helduko da Trintxerpera Gomistegitik.

  • PASAI SAN PEDRO:

– 17:00etan, Tirri-Tarrak antolatuta, Txotxongiloak, Proisan.

– Txotxongiloen ondoren, Ertin haurrentzako tailerrak (dortsalak, marrazkiak…).

(eguraldi ona egingo balu, bi ekimen hauek kalean egingo lirateke)

– PASAI DONIBANE:

– 17:30ean, umeentzako jokoak antolatu ditu Pasai Donibaneko ludotekak.

– 18:00etan, graffitiak egingo dituzte Gaztelekuak antolatuta.

– 19:30ean, triki-poteoa egingo dute barrutiko tabernetan.

21:30ean, kantu afaria egingo dute Itsas- Mendi Elkartean.

Goizeko 04:00ak aldera iritsiko da Korrika Donibanera, itsasoz!.

– LEZO:

19:00etan Gorka Zabaleta abeslaria Gezala auditorium-ean

22:00etan afaria Gurutze Santuaren plazan. Etxetik jakiak eta edaria eramateko deia egin diete lezoarrei. Afariak irauten duen bitartean bertsolariek eta trikitilariek saioak emango dituzte. Korrika pasata, kantuan aritzeko aukera eta karaokeaz gozatzeko aukera izango da Lezon.

Korrika 04:15etan iritsiko da Lezora.

– OIARTZUN:

16:30. Haur jolasak Doneztebe plazan.

18:30. Ibargaingo Nau taldeak, Ibargain Flauta Taldeak eta Pop-rock Orkestrak hiru orduko saioa emango dute.

23:00. Musika jarriko dute Kontzejupean, gaua girotzeko.

05:09etan Korrika Oiartzunera iritsiko da. Arraguatik sartuko da Fanderiatik eta Gurutzetik Irun aldera joango da.

Comments are closed.