Korrika 16 badator. Gaur hasiko da Tuteran AEK-k bi urtetik behin antolatzen duen euskararen aldeko lasterketa, eta aurtengo leloarekin, “Ongi etorri. Euskaraz bizi nahi dugun herrira”, ongIetorria eman nahi zaie euskar ikasi, erabili eta laguntzen duten guztiei, bai bertakoei bai kanpotik etorri direnei.

Korrika 16, igandeko ordu txikitan izango dugu Oreretan, zehazki goizeko 04:32 etan emango diogu ongietorria Korrikari tren geltoki parean.

Beraz bi aukera ditugu, edo goizean goiz esnatu Korrika egiteko, edo larunbat gauerako antolatuta dauden afari eta ekitaldietaz gozatu ondoren korrika aritzea.

Gure aldetik, Zintzilik irratiak ez du ohitura duen modura zuzeneko emanaldia egingo Korrika eskualdetik pasatzen den orduetan (hori bai, larunbata gau osoa Korrikaren abesti eta hainbat audio eta elkarrizketa entzu ahal izango dira Oreretako Irrati Librean)

Baina hori bai, gaurtik hasita, egunero-egunero Korrikarekin konexioak egingo ditugu Zintzilik irratian. Dagoeneko Tuteran dugu E?aut arranoa, eta Erretegia saioan, gaueko 21:15etan, zuzeneko konexioa egingo dugu Korrikarekin.

ORERETAko EKITALDIAK:

Ostiralean:

– Eguardiko 12:00etan Korrika gaztea

– Arratsaldeko 15:00etan Korrika Txikia

– 17:30ean Errenteria Hiria Kulturgunean, Zirika Zirkus Ilargian

Larunbatean Zumardian:

– 17:30ean Haur jolasak

– 20:00etan omenaldia

-21:30ean Korrikotea (sarrerak salgai Arkaitza, Gailur eta Paraison)

-00:00etan Korrikitauna

-03:00etan Bertsosex emanaldia

Korrika 16 goizeko 04:32etan helduko da Oreretara. Lezotik sartuko da, eta lehenengo kilometroa, tren geltoko parean, herriko iksatetxeek egingo dute.

Landare tabernan aurreko Korriketako argazkien erakusketa dago ikusgai.

INFO GEHIAGO:

www.korrika.org

ESKUALDEKO EGITARAUA:

PASAI ANTXO:

Larunbatean: Basari Elkartean ongi etorria emateko afaria

Korrika 16 gaueko 03:23ak aldera (ordutegi aldaketa kontutan hartuta) iritsiko da Antxora.

TRINTXERPE / PASAI SAN PEDRO:

Larunbatean afaria egongo da, Korrika 03:37tan helduko da Trintxerpera.

PASAI DONIBANE:

Larunbatean:- 17:30ean, umeentzako jokoak antolatu ditu Pasai Donibaneko ludotekak.

– 18:00etan, graffitiak egingo dituzte Gaztelekuak antolatuta.

– 19:30ean, triki-poteoa egingo dute barrutiko tabernetan.

– 21:30ean, kantu afaria egingo dute Itsas- Mendi Elkartean.

Goizeko 04:00ak aldera iritsiko da Korrika Donibanera.

LEZO:

Larunbatean: 22:00etan afaria Gurutze Santuaren plazan. Etxetik jakiak eta edaria eramateko deia egin diete lezoarrei. Afariak irauten duen bitartean bertsolariek eta trikitilariek saioak emango dituzte. Korrika pasata, kantuan aritzeko aukera eta karaokeaz gozatzeko aukera izango da Lezon.

Korrika 04:15etan iritsiko da Lezora.

OIARTZUN:

larunbatean: 16:30. Haur jolasak Doneztebe plazan.

18:30. Ibargaingo Nau taldeak, Ibargain Flauta Taldeak eta Pop-rock Orkestrak hiru orduko saioa emango dute.

23:00. Musika jarriko dute Kontzejupean, gaua girotzeko.

05:09etan Korrika Oiartzunera iritsiko da. Arraguatik sartuko da Fanderiatik eta? Gurutzetik Irun aldera joango da.

Comments are closed.