1984ko martxoaren 22an, Espainiako Poliziak Rafael Delas Txapas, Jose Mari Izura Pelu, Pedro Mari Isart Pelitxo eta Dionisio Aizpuru Kurro Komando Autonomo Antikapitalistetako (KAA) kideak hil zituen Pasaian. Igandean 25 urte betetzen ziren, eta Pasai Donibanen? segada izan zen tokiraino manifestazioa, omenaldia eta herri bazkaria zeuden antolatuta.

Ekitaldi hauetara jende ugari hurbildu zen, baina aurreko 24 urtetan egin den bezala aurten omenaldia egitea ezinezkoa izan da Ertzaintzak Pasai Donibaneko sarrera, plaza eta autonomoak erahildako lekua hartu baitzituen, patrol ugari, helikoptero eta itsasontzia erabiliz.

Hona hemen, igandeko gertaerei buruz Erretegia saio informatiboan egindako kronika.

ENTZUN KRONIKA.

Pasai Donibanen igandean gertatutakoeren berri izateko Oarsoaldeko Hitzaren kronika eta bideoak ere ikus daitezke.

Oarsoaldeko Hitzaren kronika eta bideoak.

Pasaiako sarraskia nola gertatu zen jakin nahi izanez gero, orain 2 urte, Zintzilik Irratiko Escrache saioan segadatik bizirik irten zen Joseba Merinori egindako elkarrizketa entzun dezakezue.

Entzun Joseba Merinorekin elkarrizketa.

Poliziak Txantrean (bertakoak ziren Rafael Delas Txapas, Jose Mari Izura Pelu) eta Pasai Donibanen egindako omenaldiak bertan behera utzi ditu, baina asteburu honetarako bada beste zita bat Azpeitian bertakoak baitziren Pedro Mari Isart Pelitxo eta Dionisio Aizpuru Kurro.

Urtero bezala, Azpeitian ere egingo dituzte aurten urteurreneko ekitaldiak. Hilaren 28an (larunbata), hain zuzen. Hona Azpeitiko ekitaldiak:

12:30. Bertso-poteoa.
14:00. Bazkaria. Azoka plazan.
17:00. Patetika-Kabareta antzerki lana, Kilikolo taldearen eskutik. Azoka plazan.
22:00. Kontzertua Gaztetxean: Kaosaren Erasoak (Soraluze), Final Fight (Zumaia) eta Old Bridge (Azpeitia)

Comments are closed.