http://www.oarsoaldekohitza.info-tik jasotako informazioa

Fernado Grande-Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak eskualdeko 22 gazte auzipetzea erabaki du, ?Segiko kide izatea? egotzita.

Auzipetuak Jon Aitor Alberdi; Harkaitz Anza; Oinatz Arbelaitz; Josu Arruabarrena; Be?at Burlada; Alexander Etxeberria; Gorka Etxeberria; Jon Aitor Franco; Xabier Goienetxea; Oroitz Gurrutxaga; Gaizka Ibeas; Iker Iraola; Haizea Iriarte; Maitane Linazasoro; Xabier Lujanbio; Alain Luna; Oihana Mujika; Jon Mikel Otxoa; Imanol Sagarzazu; Hodeiertz Urain; Egoitz Urbe eta Iker Zabala dira. Urtarrilean, Auzitegi Nazionaleko fiskalak gazteetako 19 auzipetzeko eskatu zuen. Gorka Etxeberria, Iker Iraola eta Jon Mikel Otxoa prozesamendutik kanpo uzteko eskatu zuen.

2008ko apirilaren 18an hasitako polizia operazio baten ondorioz atxilotu zituzten 22 gazte hauetako 12; beste zortzi, 2008ko uztailaren 1ean bere bondatez Espainiako Auzitegi nazionalean aurkeztu ziren. Beste bik ihes egin zuten.

11n deklaratuko dute

Prozesatutako gazteetako 12 Espainiako kartzeletan daude gaur egun. Atzo, horiek guztiak Auzitegi Nazionalera eraman zituzten, autoa eskura jasotzeko. Mujika eta Linazasoro, esaterako, Brievako (Avila) espetxetik Soto del Realera (Madril) eraman dituzte.

Datorren asteazkenean, auzipetu guztiak joango dira Auzitegi Nazionalera, euren konfiantzako abokatuekin.

Prozesamendu autoak 70 orrialde ditu. Nahiz eta Segiko kide izatea kale borroka ekintzekin lotu duen zuzenean Grande-Marlaskak, auto honetan ez zaie ekintza bakar bat bera ere leporatzen.

Aipatutako gazteak Errenteria-Oreretan eta Oiartzunen azken urteetan izandako kale ekintzen erantzule direla uste du Espainiako Auzitegi Nazionalak.

Comments are closed.