Abendu hasieran Asteartero Herria Kalera ekimena jarri zen martxan Donostian.

Ekimenaren bultzaitzaileak langile klasearen interesen alde hainbat alorretan lan egiten duen herri- eta langile- jatorriko pertsona-taldea da.

Asteartero gairekin sentsibilizatua dagoen jendea eta zuzenki krisia jasaten ari diren langileak elkartzen dira Donostian. Orain arte Sabeko, Went, Cortusa, Grupo Ureche eta Ad Space-ko langileak egon dira bertan.

Urtarrilaren 13an, asteartean, arratsaldeko 19:00etan Donostiako Avda. Libertad-en dagoen Banco Gipuzkoanoaren aurrean Andoaingo Inquitex-eko langileak egongo dira.

Ekimen honi buruz? hitzegiteko asteleheneko Erretegian Gorka izan genuen. Gorkak ekimen hau nola sortu zen, ekitaldiaren dinamika eta helburuak zeintzuk diren eta bertatik pasa diren langileen arazoei buruz aritu zitzaigun.

ENTZUN HERRIA KALERA ELKARRIZKETA

Info +: http://herriakalera.net/

Comments are closed.