?Eta Hogeitabostgarrena ere bai ??

Urtero bezela aurten ere gauza pila gertatu dira herrian, inguruan eta mundu zabalean. Baina aurreko 23 urtetan bezela aurten Zintzilik Irrati Libreak ez ditu berri horiek aireratu FM 100ean. Irratian iaz lehertutako zenbait funtzionamendu arazok emisioa bertan-behera utzi eta urte guztian berriz ere Zintziliken funtzionamendua aztertzera behartu baikaitu.

Ez da erreza Irrati Libre bat aurrera ateratzea: Daukagun funtzionamendu asanblearioak eztabaida ugari eskatzen ditu; erakundeei diru-laguntzarik ez eskatzeak autogestioko bizitza gogorrera eramaten gaitu; atzean talde politiko, ekomomiko edo halakorik ez dugunez, guk geuk erabaki behar dugu bidea, …

Gainera aurten zailtasunak ugaritu egin zaizkigu: Lehenengo aldiz Zintzilik irratiak ez du txosnarik ipiniko Oreretako jaietan. Gure txosna bertan ikusiko duzue, baina Zintzilikeko kideak ez gara bertan izango Txosna Batzordeak hartutako bidearekin bat ez gatozelako.

Jaietan txosna ez ipintzeak datorren urterako egoera larrian uzten bagaitu, zer esan udaletik datorkigun mehatxuarekin: Uztailaren 17an udaletxeko teknikarien bisita izan genuen Herrerian, eta badirudi Herreria datorren ikasturte hasieran bota nahi dutela. (bi gai hauei buruzko informazio gehiago duzue Paskintzilik honen 3. orrialdean eta uztailaren 21ean FM 100ean egingo dugun saio berezian)

Datorren urtean 25 urte beteko ditu Zintzilik irratiak. 20 bete genituenean, ?Hogeigarrena ere bai!? izan zen gure oihua. Orain galdera bihurtu da: ?Eta Hogeitabostgarrena ere bai ??.

Irratiko asanbladan jarraitzen dugunok datorren urtean Zintzilik berriz martxan jartzeko asmoa dugu, eta gure helburua aurrerantzean ere irrati asanbleario, autogestionatu, herritar eta librea izaten jarraitzea da. Beraz badakizue, irailetik aurrera pasa Herreriatik eta animatu zaitezte Oreretako irrati librean parte hartzera eta laguntzera.

Ondo pasa jaiak eta eutsi borrokari

Comments are closed.