Egoitz Urbe, Hodeiertz Urain, Oinatz Arbelaitz, Alain Luna, Oihana Mujika, Maitane Linazasoro eta Iker Zabala espetxean sartu ditu Fernando Grande Marlaskak, baldintzarik gabe. Imanol Sagarzazu, berriz, 6.000 euroko bermearekin aske utzi du.

Gaur, 20:00etan, Errenteria-Oreretan eta Oiartzunen atxiloketen aurrean protesta egiteko mobilizazioak egingo dituzte.

Kale erasoekin lotuta bilatze eta atxilotze agindua zeukaten hamar gaztek euren burua entregatu zuten atzo goizean. Oarsoaldean -Orereta eta Oiartzunen zehazki- polizia espainarrak apirilean eta Barakaldon Ertzaintzak maiatzean egindako sarekadeez geroztik ihesean ziren gazteek atzo? agerraldia egin zuten Oiartzungo udaletxean. Iker Sarriegi eta Onintza Ostolatza abokatuen laguntzarekin eman zuten prentsaurrekoa, ondoan dozenaka senide eta lagun zituztela.
Info +: oarsoaldekohitza.info, prentsaurrekoaren bideoa , Gara eta askatu.org

Askatasunaren irakurketa azken espetxeratzeen harira:

Atxilotu baino ordu batzuk lehenago garbi adierazi zuten egindako agerraldian, gazte indepentista izateagatik atxilotu eta espetxeratuta soilik ikusi nahi zituztela audientzia nazionaleko epaileek. Zoritxarrez aurrikuspena bete egin da.

Espainiar gobernuak, euskal herriaren independentziaren aldeko proiektua anikilatzea du helburu, eta errepresio basatienaren bidea erabiltzen ari da horretarako Rubalcaba eta Zapatero buru dituela. Independentziaren alde mugitzen den oro, gazteria bereziki aurkitzen da errepresioaren jo puntuan.

Ez al dira konturatzen 30 urteko errepresioaren ondoren, bide hau antzua dela inpendentziaren aldeko borrokarekin amaitzeko? Zenbat atxilotu eta espetxeratu behar dituzte ba?

Sistema judizialak eta bereziki madrilgo entzutegi nazionalak paper zentrala jokatzen du guzti horretan. Gogor salatu behar dugu ?justizia epaitegiz? mozorrotu nahi duten gerra tribunal honek atxiloketen, inpunitatearen eta torturaren sustapenean jokatzen duen papera eta beraz gertaera larri horietan duen ardura. Gazte hauen atxiloketarekin oso agerian geratu den bezala.

Espainiar sistema judizialean ez da euskal herritarrontzat justiziarik banatzen, errepresioa, atxiloketak, torturak, espetxeratzeak eta dispertsioa besterik ez. Audientzia nazionalaren desagerpena aldarrikatzen dugu.

Bukatzeko dei bat luzatu nahi diegu euskal herritarrei espetxeratzea hauen aurrean antolatuak diren mobilizazioetan parte hartu dezaten.

Salbuespen egoeraren aurrean, Aski da!

Espetxeratuak askatu!

1 Trackback or Pingback