Jose Luis Gurrutxagak traumatismoa du ezkerreko hemitoraxean jasotako kolpeen ondorioz, eta mi?a sentitzen du arnasa hartzerakoan. Ostiraleko atxilotuak berriz asteartean pasako dira epailearen aurretik.
Jose Luis Gurrutxagari desordena publikoak eragitea egozten diote eta I?aki Garcia Alkortari berriz desordena publikoak eragitea eta autoritateari atentatua egitea.? Epaileak aparteko neurririk gabe aske utzi ditu biak, baina beraien aurkako prozedurak aurrera jarraitzen du.
Iker Sarriegi da Jose Luisen abokatuetako bat, eta Ikerrek berak adierazi digunez akusazio partikular bezala aurkeztu dira ertzaintzako agenteen aurka prozedimendu berdinean, bere bezeroa jipoitzea egozten dietelarik agenteei.
Bestalde, jakin izan dugunez asteartean pasako dira epailearen aurretik ostiralean Oiartzunen eta Oreretan atxilotu zituzten gazteak.
Info +:www.askatu.org
Deialdiak:
Igandea, 20:00etan eskuladeko manifestazioa Oreretako Herriko plazatik.
Egunero, inkomunikazioak dirauen bitartean, 20:00etan Oreretan
Apirilak 25, Borroka Eguna. Manifestazioak 12:00etan eta 20:00etan Oreretan
Autobusa antolatu da atxilotutako gazteak epailearen aurretik pasatzen direnerako. Izen-ematea ohiko lekuetan.