Tentsio une handiak bizitu dira gaur goizean Errenteria-Oreretan. Ezker abertzaleko kideek atxilotutakoen senideekin eman beharreko prentsaurrekoa hastear zenean hasi dira istiluak. Ertzaintzak pankarta bat jartzen ari ziren hiru lagun identifikatzen ari zen, herriko beste kale batean, antza, atxilotzeko. Horren berri izatean, Herriko Plazako prentsaurrekoan bildutako jende asko hurbildu egin zaie, eta orduan pilotakadak, borra kolpeak eta tiroak ere airera jaurti dituzte ertzainek. Lagun bat atxilotu dute orduan, zaurituta. Erietxera eraman dute gero, saihetsak puskatuta. Hainbat lagun ere daude zaurituta, ertzainen kolpeen ondorioz. Herrizaingo Sailaren arabera, bi ertzain ere zaurituta gertatu dira. Beranduago, iragarritako prentsaurrekoa bukatzean, jende ugari hurbildu da Matxaingo ertzain-etxera, atxilotuaren askatasuna eskatzera. Tentsio uneak bizi izan dira berriro, eta ertzainak bildutakoen aurka oldartu dira Matxaingo biribilgunean.Eguerdian Matxaingo biribilgunean kargatu ondoren, ertzain ugari herriko hainbat tabernatara sartu da gero. Lehenik, Zumardira iritsi dira hiru bat furgoneta, eta bertako bizpahiru tabernatara sartu dira, borrekin eta peloteroekin. Antza, jende bila ari dira ertzainak tabernatan, atxilotzeko asmoz.
Poteo ordua izanik, ertzainak Zumardira iristean jende asko zegoen bertan, tabernetako terrazatan eserita nahiz pasioan. Ez da istilurik egon Zumardian, baina gero, Zumarditik herriko beste hainbat tabernatara joan dira ertzainak, tentsio une berriak sortuz. Ertzainek bigarren lagun bat atxilotu dute Foru Plazan, Leku Zarra tabernaren inguruan
Eguerdiko istiluen ondoren, 12:00etarako iragarritako prentsaurrekoa eman du ezker abertzaleak Herriko Plazan, atxilotuen senideak eta herritar ugari lagun. Prentsaurreko jendetsua izan da, elizako eskailera guztiak jendez beteta baitzeuden. Atxilotutakoen inkomunikazio egoera salatu eta tortura arriskuaz ohartarazi dute prentsaurrekoan, hurrengo ostiralerako Borroka Eguna deitzearekin batera. Madrilera joateko autobusa ere antolatu dute, atxilotuek epailearen aurrean deklaratzen dutenerako, eta nahi duen orok izena ematea baduela esan dute ezker abertzaleko kideek. Gaurko beste manifestazioa deitu dute, 20:00etan, Herriko Plazatik abiatuta.

63 urte dituen atxilotua Donostiako ospitalean dago ertzaintzak eman dion jipoiaren ondorioz.

Gaur eguerdian burutu ditu atxiloketak ertzaintzak senideak prentsaurre bat eman behar zutenean. Jose Luis Gurrutxaga da atxilotuetako bat eta une honetan ospitalean aurkitzen da.

ORERETAKO GERTAEREN HARIRA ASKATASUNAREN OHARRA:

Hasteko argi esan nahi dugu herrizaingo saila beste behin ere gezurretan ari dela gaur Oreretan emandako gertaeren gainean. Goizean bi ertzain zauritu direla esanez atera dira eta orain berriz 9 ertzain zaurituz ari dira. Zaurituen parte medikuak erakusteko eskatu nahi diegu, zaurien argazkiekin. Guk berdina egiteko konpromisoa hartzen dugu.

Atxilotuei buruzko informazioa:

Jose Luis Gurrutxaga atxilotua Donostiako ospitalean aurkitzen da ertzainek eman dioten jipoiaren ondorioz. Gorputz osoan ditu kolpeak. Obserbazioan aurkitzen da une hauetan eta abokatuei ez diete utzi berarekin egoten. 63 urte ditu Jose Luisek. I?aki Garcia Alkorta da beste atxilotua eta une honetan Oreretako ertzainen komisaldegian aurkitzen da

Atzoko atxiloketak salatzeko prentsaurre bat ematea zen helburua, eta ertzaintza izan da berau galeraztera etorri dena. Pankarta bat jartzen ari zirela Ertzaintza gazteak identifikatzen hasi da, pankarta kenduz. Herritarrak jarrera hau aurpegiratu diote ertzaintzari, alde egiteko eskatuz. Tentsio uneak sortu dira eta ertzaintzak tiroka hasi dira lehenengo, eta karga bortitz bat burutu dute ondoren. Hainbat herritar kolpatu dituzte, eta bi pertsona atxilotu.

Honez gain hainbat herritarri identifikazioa eskatu diote goizean zehar (tabernetan, pankartak jartzen ari zirela…) eta karnetak kendu dizkiete 7 herritarri. Komisaldegira bila joateko agindu diete. Abokatuak karneta berreskuratzen saitu dira, bain ez dizkiete eman ertzainek.

Askatasunaren salaketa:

Atxiloketak eta inkomunikazioa salatzeko ezin al dute herritarrek prentsaurre bat eskaini? Zergaitik beste behin ertzaintzak bortxaz erasotzen ditu errepresioa salatu nahi duten herritarrek? Hau al da PNV-k azken egunetan aipatu digun etika demokratikoa?

Beraien biolentzia gezurren bidez ez justifikatzeko eskatu nahi diogu Balzari. Gaur Oreretan bortxaz erasotu ditu ertzaintzak herritarrei, tiroz beldurtu, porraz jo eta zauritu. Ibarretxe eta Baltzari erantzunkizun pol?tiko argiak eskatu nahi dizkiegu, eta behingoz errepresioa eta herri honetako sektore baten aurkako gorrotoa alde batera uzteko exigitzen diegu.

Herritarrei dei egin nahi diegu errepresio guzti honen aurka mobilitzeko.

Oreretako bizlagun baten oharra:Atzo atxilotutako senideek prentsaurreko bat eman behar zuten gaur Oreretan. Pankarta bat jartzen ari zirenean haa ere, ertzainak azaldu, pankarta kendu eta senideak identifikatu dituzte. Jendea orduan, bertara gerturatu da ekintza hau salatu eta poliziei alde egin zezaten exijitzera, hauek urduri jarri eta airera tiroak botatzen hasi dira, jendearengandik metro pare batetara. Ertzain gehiago etorri dira orduan, eta karga bortitzak hasi dira, porraz jendea jotzen, eta gizon bat atxilotuta eraman dute.

Anbulantzi bat sartu dute koartelera atxilotua zauritua baitago eta andulantzia irten egin da ondoren, atxilotua erresidentzira eramateko.

Atxilotua koartelera eraman dute eta bizilagunak Oreretako koartelera joan dira protesta egitera. Han berriro pelotazoka hasi dira ertzainak. Zaurituak daude Oreretan.

Atzo 1500 pertsona bildu ziren Oreretan manifestazioan, 400 Oiartzunen eta 200 Lezon.

Gaurko asanblada eta mobilizazioak:

– Oiartzunen, 19:00etan herriko plazan.

– Oreretan, 20:00etan herriko plazan.Bihar, igandea, eskualde mailako mobilizazioa burutuko da 20:00etan Oreretan.

Atxilotuen gaineko berririk ez dago, inkomunikatuak jarraitzen dute.

Informazioa iturriak: Oarsoaldeko hitza , www.askatu.org eta Gaztesarea

1 Trackback or Pingback

  • […] 2008ko apirilaren 19an Oreretan izandako gertakarien harira, herriko hiru pertsonen kontrako epaiketa hasiko da ostegunean. Hori dela-eta Oreretako ezker abertzaleak, “babesa eta elkartasuna adierazteko” Donostiako epaitegiaren aurrean 09:00etan eta herriko enparantzan 20:00etan egingo dituen elkarretaratzeetara gerturatzeko deia egin zien herritarrei joan den ostiralean egindako agerraldian. […]