PIEZAK izeneko proiektua eskaintzen du Mikelazulo kultur elkarteak hilero azken ostiralean 22:00etan. Otsailaren 29an pieza hauek osatuko dute saioa:

-“Daltoniko anonimoak” taldearen film laburrak.

– Junky izeneko idazlearen poesia errezitaldia.

-“Otsailak 29” izeneko pieza kolektiboa. “Otsailak 29” gaia jarri dute Mikelazulokoek, eta minutu bateko pieza laburrak (poemak, bideoak, irudiak, mugimenduak…) sortu dituzte 15 lagun inguruk.

PIEZAK proiektuari 2006ko irailean eman zitzaion hasiera. Proiektua ezaugarri hauekin jaio zen:

– Saio esperimentalak jendaurrean erakutsi, aukera dagoenean inprobisazioari, zuzeneko esperimentuei bidea emanez.

– Jendeak sortuak izan ditzakeen sormen lan laburrak ezagutzera emateko erakusleihoa: dantza, antzerkia, kortoak, poesia errezitaldiak, irakurketa dramatizatuak, inprobisazioak, ikusentzunezko artistikoak…

– Pieza laburrak eskaini eta gero, publikoak egileekin komentatzeko aukera izan ohi du.

– Deialdia erabat irekia da. Era berean, astero elkartzen den laborategi bat jarri da martxan, zeinean arte-eremu anitzetako jendeak elkarlananean oinarritutako esperimentaziolana egiten duen.

Comments are closed.