Mikelazulo Kultur Elkarteak jakinarazi nahi dizue otsailaren 21ean Donostiako Ernest Lluch Kultur Etxean Mikelazulo Kultur Elkartearen ?Ezeraiketak? proiektuaren emanaldia izango dela. Ekitaldiak arratsaldeko 19:30etan hasiko dira.

Ikuskizun honek taldeko kide batek Parisera egindako bidaian du abiapuntu. Bertan, kubisten lana ezagutu eta horiengan inspiratuta, gitarra melodia bat sortu zuen.
Hari horri heldu eta, taldearen laguntzaz, deskonposaketa prozesu antzekoa erabili nahi izan zuten, baina margoen ordez literatura eta musikan oinarrituz. Abiapuntu
izandako gitarra melodiak gailu elektronikoen bidezko zatiketa eta berkonposaketa kaotikoak jasan zituen, eta emanaldirako sortutako testuak ere esaldien deskonposaketa eta berkonposaketak hartu zituen ardatz.

Lehen saiakera hori 15 minutu inguruko emanaldi batean bildu zuten. ?Piezak? proiektuaren baitan Mikelazulo Elkartean aurkeztu eta publikoaren erantzun ona ikusita proiektua osatzea erabaki zuten. Horretarako beste partaide bat gehitu zen ekimenera. Datorren otsailaren 15ean Hernaniko Karbonera gunean eta otsailaren 21ean Ernest Lluch Kultur Etxean aurkeztuko duten ikuskizuna Iker Fernandez eta Asier Sarasolaren testuz, Oscar Manso eta Oier Iruretagoienaren musikaz eta Ander Fernandez-en argiztapenaz osatuta dago. Kaosa eta ordena; gozotasuna eta garraztasuna elkartzen dituen ikuskizun esperimentala: Ezeraiketak.

Comments are closed.