E?aut Tolosa beasaindarrak eta Hammudi Al-Rahmoun bartzelonar gazteek elkarrekin zuzendu duten «Hautsitako leihoa» dokumentala estreinatuko dute datorren otsailaren 10ean Mikelazulo kultur elkartean.
«Hautsitako leihoa» E?aut Tolosa beasaindarrak eta Hammudi Al-Rahmoun bartzelonar gazteek elkarrekin zuzendutako dokumentala da eta otsailaren 10ean, Errenteria/Oreretako Mikelazulo kultur elkartean eskainiko dute 19:30etan.

Dokumentalak Aitor, Cesar eta Zunbeltzen bizipenak kontatzen ditu . Adingabekoak izanda, kale borrokarekin lotutako delituengatik atxilotuak eta zigortuak izan ziren. Joaquin Navarro epaileak egindako gogoetek Euskal Herrian terrorismo delituengatik atxilotutako adingabekoen egoera legala ulertzen laguntzen digute.

Jadanik Bartzelonan erakutsi dute dokumentala, eta harrera oso ona izan du. Datozen egunetan Euskal Herriko zenbait herrietan emango dute, Errenteria/Oreretakoa horien tartean.

Dokumentalaren trailerra youtuben ikusi

Comments are closed.