Abenduaren 21ean ospatuko den aurtengo Santo Tomas Azoka, Xenpelar AEK euskaltegiak antolatzen duen XX. Santo Tomas eguna izango da. 20 urte iada Oreretan euskal giroan antolatzen den eguna, baserria eta kalea uztartzen dituen jaia. Iada, herri mailan guztiz erroturik dagoen eguna.
Aurtengoan Hondarribitik etorritako IBAITXO txerria izango dugu eguneko protagonista. Berarekin batera Oreretako zein eskualde mailako baserritarrak beren produktuekin, baita gure herriko zelaietan hazi eta bizi diren animaliak ere, hala nola oiloak, untxiak, antzarrak, ahatak, oilarrak, txerri bietnamitak eta bestelako animaliak.
Hauek guztiak Gamon Zumardian aurki ditzakezue datorren abenduaren 21ean, eta honi gehituta, azken urtetan bezalaxe, Euskal Herriko txoko ezberdinetatik etorritako artisauak izango ditugu gurekin Oreretan, beren lanak herritar orori zabalduz. Hauek Agirre Lehendakariaren plazan ikusgai izango dira datorren ostiralean.

Azokaren egitaraua hauxe izango da:

? Goizeko 10etan hasiera emango zaio aurtengo azokari irrintzi sendo batekin. Ondoren urtero bezala Pregoia irakurriko da. Goiz osoan zehar Zumardian zein Agirre Lehendakariaren plazan postuak ikusi eta erosi ahal izango dira, baserriko produktuak, jakiak? Halaber, bertan izango dituzue ikusgai inguruko baserri batzuk utzi dizkiguten baratzeko produktuak eta animaliak.
? 12etan, Zumardian, herri kirolen erakustaldia izango duzue ikusgai.
? 14:30ean, postuetako saltzaileak, ongi merezi duten bazkariaz gozatzera joango dira eta ondorioz, azoka eguerdi partean etengo dugu.
? Arratsaldeko 17etan, berriz ere ekingo zaie azokei. Oraingo honetan, 19:30 arte gozatu eta erosi ahal izango dituzue bertako produktuak.
? Arratsaldean, azokarekin berriz ere hastearekin batera, Orereta herriko Musika Eskolako haurrek txikitixa emanaldia eskeiniko digute Zumardiko kioskoan, Itziar Busselo irakasleak gidaturik. Haur taldea 8-9 urtekoak dira.
? 18etan, Zumardian, Muxikoak dantzatzeko aukera paregabea, parte hartu nahi duen ororentzat.
? Egunari amaiera emateko, 20:30ean saski eder baten zozketa. Orain urte gutxi batzuk arte txerriaren zozketa egiten bazen ere, hura debekatu zutenetik, Euskal Herriko produktuez osatutako saski eder baten zozketa egiten da. Zenbakiak egun osoan zehar azokaren inguruan salgai egongo dira.

Hau da beraz, XX. Santo Tomas eguneko egitaraua. Egun osoan zehar kalea girotzeko trikitilariak, dultzainariak izango dira. Euskal musika goxoak bazter guztiak bustito ditu bere doinuekin.
Xenpelar AEK euskaltegiak gonbitea luzatzen dio Orereta herriari zein bere herritar guztiei festan parte har dezan/dezaten. Bide batez, baserritar jantzia bezperan lixatu eta eguneko lehen ordutik janzteko gomendioa egiten dugu.
Euskararen herrian euskaraz bizitzeko aukera paregabea ostiral honetakoa.

Comments are closed.