Atzo Batasunako 23 kide atxilotu zituen polizia espainiarrak Seguran. 23 atxilotu horien artean Angel Mari Elkano oreretarra, Imanol Iparragirre antxotarra eta Rufi Etxeberria oiartzurra daude.

Atxiloketak salatzeko manifestazioa deitu du gaur ezker abertzaleak , 20:00etan, Herriko Plazan.

Oiartzunen, 20:00etan egingo dute batzar informatiboa, Doneztebe plazan, eta Antxon, 19:30ean, Zumardian.

Astelehenerako bada ere beste deialdi bat Oreretan: Orereta Kultur Elkarteko LAB eta ELAko sekzio sindikaleko ordezkariek elkartasuna agertu diote Angel Mari Elkano lankideari , gainontzeko atxilotu guztiei eta euren senideei.» Euskal Herriko bake prozesua oztopatzen duten ekintzak salatu nahi dituzte» eta «adierazpen askatasuna eta jarduera politikoak murrizteak, demokraziari eta elkarbizitzari kaltea besterik ez diotela egiten» esan dute. Angel Mari Elkanoren eta gainontzeko atxilotuen askatasuna eskatzeko, astelehenean, Esmalteriako Plazan, 18:00etan, Orereta Ikastolako kideek bilkura deitu dute.

Comments are closed.