PIEZAK izeneko proiektua eskaintzen du Mikelazulo kultur elkarteak hilero azken ostiralean 22:00etan.
Irailaren 28an pieza hauek osatuko dute saioa:
– Inaxito Albisuren bakarrizketa.
– CARPACCTIO izeneko poesia emanaldia Urtzi Urkizuren eskutik (kolaborazioekin).
PIEZAK proiektuari 2006ko irailean eman zitzaion hasiera. Proiektua ezaugarri hauekin jaio zen:
– Saio esperimentalak jendaurrean erakutsi, aukera dagoenean inprobisazioari, zuzeneko esperimentuei bidea zabalduz.
– Jendeak sortuak izan ditzakeen sormen lan laburrak ezagutzera emateko erakusleihoa: dantza, antzerkia, kortoak, poesia errezitaldiak, irakurketa dramatizatuak, inprobisazioak, ikusentzunezko artistikoak…
– Pieza laburrak eskaini eta gero, publikoak egileekin? komentatzeko aukera izan ohi du.
– Deialdia erabat irekia da. Era berean, astero elkartzen den laborategi bat jarri da martxan, zeinean arte-eremu anitzetako jendeak elkarlananean oinarritutako esperimentazio lana egiten duen.