Amaia SegurolaAmaia Segurola Oreretako herritarra abuztuaren 17an aske gelditu zen 16 urte espetxean egon ondoren.

1991ko abuztuaren 17an oraindik preso jarraitzen duen Jitxo-rekin batera atxilotu zuen Guardia Zibilak Oreretan bertan ETA-koa izateaz akusaturik. Operazio hartan guardia zibilak Jokin Leunda, Patxi Itziar eta I?aki Ormaetxea hil zituen Donostiako Morlans auzoan.

Amaiari 25 urteko gartzela zigorra ezarri zioten. Azken urteotan besteak beste Carabanchel, Cuenca, Langraitz eta Due?as espetxeetan sakabanatua izan dute.

Espetxetik irten zen egunean Oreretako hainbat herritar autoz bere bila joan ziren espetxe atarira eta arratsaldean lehen harrera egin zitzaion herrian Amaiari.

Datozen egunetan Amaiari ongietorri omenaldia eskainiko zaio.

Abuztuak 31, ostirala, 20:00etan enkartelada, ondoren Amaiari ongietorria eta afaria Landaren.
Ongi etorri!

Comments are closed.