Urtero bezala Oreretako zintzilik irrati libreak saio berezia egingo du
madalen bezperan. Txupinazoa zuzenean emango dugu, eta gure arranoen bidez
kaleko giroa ere aireratuko dugu. Egitarau alternatiboa eta txosnariekin
elkarrizketak ere izango dira.

Eguna: Uztailak 21
Ordua: Arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara
Entzuteko: FM 100 edo www.zintzilik.net
Parte hartzeko: 943 52 74 07 edo Perratokian bertan.

Txupinazoko saio berezi hau izaten da urtero denboraldia agurtzeko
erabiltzen duguna, baina dakizuen bezala aurten, maiatza aldera,
programazioa etetea erabaki genuen irratiaren barne antolaketari ekiteko.
Beraz aurtengo saio berezia ez da izango agurra, baizik eta datorren
denboraldirako lotura.

Comments are closed.